Laster arte, konpita

Gutako asko izan gara Lolita, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak abiatutako #NiEreLolitaNaiz kanpainan parte hartu eta gero.

Lolita duela hilabete batzuk heldu zen Euskal Herrira. Bera Guatemalatik ailegatu zen bertako gobernu, transnazional eta paramilitarrek bere bizitza arriskuan jartzen zutelako etengabean.

Feminismo komunitarioko kide izanik, mugimenduarekin harremanetan egon da eta asko da hemen utzi duena. Baina orain, Abya Yalara itzultzeko garaia heldu zaio eta egunotan utziko gaitu berriz. Seguru feminismoak, lurraren aldeko defendetsak, borrokoak berriz batuko gaituela. Zure ikaspen guztiak eta zure irriaren marrazkia gordetzen ditugu betiko, gure oroimenean. Guk ere ez zaitugu inoiz ahaztuko!

Plazer bat izan da,

ohore bat izan da,

opari bat izan da...

Laster arte, konpita!

 


Bere agur-jaian, EMM-tik jasotako irudi erreportaia eta kronika txiki ikusteko, klikatu hemen.

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA