Emakumeon lan osasunaz

"Emakumeok lanean osasuna galtzen dugula ikusgarri egiteko ekimena martxan jarriko dugu Emakumeon Osasunaren nazioarteko egunean" diote LAB-eko kideek.

Horretarako, gaurtik ekainaren 30 arte testigantzak, bizipenak, salaketak eta iritziak jasotzeko emakumeonosasuna@lab.eus korreoa ireki dute.

Maiatzaren 28an Emakumeok Osasunerako dugun eskubidea aldarrikatzeko nazioarteko eguna da eta egun hori aitzaki hartuta abiatu dute kanpaina hau.

 

LABen ekimena
Langile askok aspalditik lantzen dute hau. Lantokian bizi dutena, mutualitateen erantzunak... salatu dituzte behin baino gehiagotan. Orain arte egindako lana indartzeko urrats berriak eman nahi ditu LABek.

Datuak ezagutzen ditugu, Osalanek eta Nafarroako Institutuak azterketak egiten dituztelako. Baina datu hauetan ez dago errealitate osoa. Etxean egiten den lana ez da aztertzen. Inork baloratzen ez dituen baina lanetik ateratzean nabaritzen ditugun minak ez dira kontutan hartzen. Langileen parte hartzea behar dugu argazki ofizialak gaindituz errealitatearen argazkia egiteko.

Jasotzen ditugun datuekin proposamen zehatzak egingo ditugu emakumeon osasunaren aldeko borroka indartzeko LABen. Idazkaritza Feministatik instituzioetara eramango dugu borroka hau.

Informazioa eta bizipenak jaso ostean hiru iniziatiba hartzea da gure asmoa:

● Lan munduari begirako neurri zehatzak proposatzea, etxeko lanak lan munduaren parte direla ulertuz noski!

● Lantokietan emakumeon osasunaren alde borrokatzeko gida bat egitea.

● Apirilaren 28an, Lan-Osasun eta Segurtasunaren egunean, emakumeon lan osasuna ere ikusgarri egitea.
 

Informazio gehiago

ETIKETAK

Elkarbanatu!