Emakumeok pentsio sistema honi planto

EMAKUMEOK* PENTSIO SISTEMA HONI PLANTO!!!

Euskal Herrian milaka emakume heldu gutxieneko soldataren azpiko diru sarrerak dituzneak, pobreziaren atarian bizi dira. Zergatik? Aitortza ekonomikorik gabe lan egiteagatik, eta beraz, jubilazio eskubiderik ez izateagatik:

Zaintza lanak egiteagatik.

Soldatapeko lan bat ezin izateagatik.

Eskubiderik gabe ezkutuko ekonomian lan egiteagatik, sexu langile moduan, etxeko langile moduan edo landa eremuan.

Gure herrialdeetatik kanpo lan egiteagatik, migranteok egiten dugun moduan, oso egoera prekarioan paperarik ez edukitzeagatik.

Urteetan preso egoteagatik, askatasunik gabe, pentsio eskubiderik ez dugu.

MAIATZAREN 26an FEMINISTOK KALERA!!!

EUSKAL HERRIKO MUGIMENDU FEMINISTA

ETIKETAK

Elkarbanatu!