Egon, amama, gu ere bagoaz

Deialdia egin zuen Euskal Herriko Mugimendu Feministak, maiatzaren 5ean, pentsionisten elkarretaratzearekin bat egiteko. (Beherako deskarga dezakezu horretarako prestatutako dokumentua). Maiatzaren 26an ere, han izango gara!

Maiatzaren 26rako deialdi berria dago eta mila arrazoi edukitzen jarraitzen dugu feministok, bertaratzeko: Alde batetik, hemen ere emakume* izateak karga bikoitza dauka, zaintza lan ez ordaindu lanordu asko egin ditugulako emakumeok, oraindik aitortu ez dizkigutenak. Beste alde batetik, pentsioen auziari alargunena gehitu behar zaio, zeinekin emakume pilo batek bizitzeko behar beste adina diru-sarrerarik ez daukan. Gainera, jendarte justuago, libreago, parekideago eta duinagoa nahi badugu, pentsio sistema duina ere edukitzea funtsezkoa da.

Zaindu gintuztenengatik eta gure etorkizunarengatik, maiatzaren 26an, gu ere pentsio sistema duin baten alde!

 


Entzun hemen Irati Gonzalez bilgunekideak Info7 -ko Talaiatik saioan egindako kolaborazio xelebrea.

 

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA