Bilgunekide batzuk Suitzan izan dira

Suitzan egon dira hitzaldi-bira bat egiten, Bilguneko bi kide, espetxea eta emakumeari buruzko hausnarketak elkarbanatzeko asmotan, "Emakumeak, erbestea eta espetxea" izeneko ekimenean.

Paola Andra Salgado Kolonbiarra, Nekane Txapartegi, Amaia Zufia eta Ainara Lasa Bilguneko kideen hitzak entzun ahal izan genituen maiatzaren lehenaren testuinguruan burutu zen hitzaldi-biran.

Nekane Txapartegi bisitatu, babestu eta gure elkartasuna adierazteaz batera, hitzaldi pare bat eman zuten gatazka politikoa eta errepresio politikoa ikuspegi feminista batetik aztertuz. Hementxe bildu ditugu, labur-labur, han aipatutakoak; "hau ez da gure bakea" dossierrak barnebiltzen dituenak, gehienak:

 

Espetxea patriarkala da

Espetxea instituzio patriarkala da eta emakumeak bi aldiz zigortzen ditu. Puntu hau aipatzean, euskal emakume preso politiko askoren egoera ekarri dute gogora, Arantza Zulueta, Nekane Txapartegi, Sara Majarenas eta bere alabaren kasuak, adibide gisa aipatu dituztelarik; azpimarratu dute, horrela,  asko badirela, bi aldiz dipertsatuak direnak: geografikoki (gizonezko kideekin konpartitzen dutena) eta espetxean bertan. Izan ere, asko eta asko, bakartuta daude, emakume espetxe batean egonda, ez baitute aukerarik beste euskal preso politikoekin harremanik izateko, gutxiago izanik.

Goiko ideia argudiatzen duen beste elementu bat ere aipatu dute gure kideek: kartzelaren azpiegitura bera, besteak beste. Kartzelak ez dira emakumeen beharretara diseinatutako eraikinak. Horren froga garbia da amatasuna nola ematen den espetxe barruan eta zeinen baliabide eskasia dagoen zentzu honetan.

 

Tortura sexista

Gai honetaz ere aritu ziren Ainara eta Amaia, halabeharrez, eta tortura sistema osoaren baitan kokatzen den sexismoa eta emakumeon* aurkako erasoak azaldu zituzten, gure gorputzak gerra-tresna gisa erabiliz, gurean ere. Sandra Barrenetxea oroitu genuen beste hainbat eta hainbat kasuren artean.

 

Exilioa

Gai honetaz Nekane Txapartegi bera aritu zen, lehenengo pertsonan bilguneko kideok gure babes osoa eman geniolarik.

 

Gatazka(r)en konponbidea

Bakea modu konplexuan eta gatazkaren hitzei konponbidea emango dion prozesu integral moduan ulertzen dugu. Zentzu honetan, bakearen birdefinizioaren beharra azpimarratu zuen Amaia Zufiak. Gatazka politikoaren konponbideak ez digu balio, beste indarkeria eta gatazka batzuei erantzuna ematen ez badiegu.

Norabide horretan, euskal preso politikoen etxeratzearen aldarrikapena ere nagusitu zen bilgunekideon hitzartzeetan.

 

Horrez gain, talde feministekin egoteko abagunea aprobetxatu ahal izan genuen eta oso aberasgarria izan zen elkartrukea. Besteak beste, Alemaniako talde feminista baten kanpaina bat iruditzen zitzaigun aipagarria, zeinen bidez, emakume kurduen borrokari babesa emateko eta irakaspenak ateratzeko apostua egiten duten kide alemaniarrek.

 

Info + (Estitxu Eizagirre - Argia)

 

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA