Gogoan dugu Rana plaza

Emakume langileen esplotazioa sistematikoa da Hegoalde globalean, sistema kapitalista eta kolonial honen biziraupene bermatzen baitu. Egunez egun, geroz eta emakume gehiago erail, esplotatu eta pobreziara kondenatzen ditu sistema honek.

 

Bihar 5 urte beteko dira Bangladesheko Rana Plazako sarraskia gertatu zenetik. Ehungintza industrian inoiz izan den gertaera lazgarriena. Bangaldeshen 1.300 emakume langile erail eta 2.000 baino gehiago zauritu ziren enpresaren eraikina gainera erorita. Esan beharrik ez, baldintza oso txarretan eta soldata negargarrien truke ari zirela lanean bertan.

 

Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxatik, apirilaren 24ean ekintza kolektibo bat egitera deitzen dugu. Ekintza tragedia hau gogoratzeko egingo da, esekitoki bat hartuz eta bertan eraildako emakumeen izenak eramango dituzten arropak zintzilikatuz. Alboan pankarta bat jarriko dugu: “RANA PLAZAKO EMAKUME LANGILEAK GOGOAN, Elkartasun internazionalista eta feminista Bangladeshera KAPITALISMOAK ERAIL ZITUEN ETA ERAILTZEN GAITU, Rana plaza gogoan”.

 

BILBO: 12.00etan GRAN VIA 23, DIPUTAZIO ALBOAN (Emakume antifaxisten sedea izandakoaren aurrean, orain Zara bat egingo dute bertan)

DONOSTIA: 18.00etan CALLE LOIOLA, SAN MARTIN MERKATUAREN AURREAN

GASTEIZ: 19.30etan, FORUA KALEA 21, BENETTON DENDAREN AURREAN

 


"Jeitsi" sakatu Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak biharko egunerako idatzitako manifestua deskargatu edota irakurtzeko.

 

 

ETIKETAK

Elkarbanatu!