Inoren lurraldean, bagara nor

Hiru mahai inguruko sorta interesgarria eskaini genuen igaro den astean, burujabetza feminista ezaugarritu, partekatu eta hausnartzeko.

Hitzaldiok, Gasteiz, Iruñea eta Donostian burutu ziren eta 150 partaide inguru bildu ziren osotara.

Zita, Terra de ningú proiektuaren itzulpen lanaren argitaratzearen aitzakitan egin genuen. Horregatik gonbidatu genituen Gatamaulako kideak (Batzelonako eragile feminista, Terra de ningú proiektuko koordinatzaile eta bultzatzaile izan direnak).

Euskal Herri feminista bat eraikitze bidean, Herrialde Katalanetako eta Kurdistango testuinguru politiko eta sozialak aintzat hartuta, burujabetza prozesuan feminismotik dauden hainbat eztabaida, korapilo, proposamen... ekarri nahi izan genituen gurera; eztabaida hau elikatzea eta ibilbide orria kolektiboki eraikitzea ezinbestekoa baita.

Bide horretan, nazioarteko prozesuetan jarduten duten hainbat kide eta ekimenen ordezkari izango genituen gurean, besteak beste: Kataluniako Gatamaula talde feministak sustatutako Terra de Ningú proiektuko kideak (Marta Jorba, Mireia Foradada, Ares Batlle), CUPeko militanteak (María Rovira, Laia Estrada), Kurdistan Hegoaldeko militante feminista bat (Meral Çiçek), eta nola ez, Euskal Herriko hainbat kide feminista (Begoña Zabala, Ainhoa Etxaide, Amaia Zufia, Marina Sagastizabal eta Haizea Nuñez).

Bagoaz burujabetza feministarantz!

 


Entzun hemen Iruñeko mahai ingurua (Iturria: Katakrak)

Entzun hemen Marina Sagastizabal bilgunekideari egindako elkarrizketa (Iturria: Arrosa Sarea)

ETIKETAK

Elkarbanatu!