BAGOAZ BURUJABETZA FEMINISTARANTZ!
Mahai inguru sorta interesgarriarekin gatoz oraingoan burujabetza feministaranzko urrats txikiak ematen jarraitzeko asmotan. Hitzaldiok, Iruñea, Gasteiz eta Donostian izango dira apirilaren 12, 13 eta 14an eta gonbidatu desberdinek hartuko dute parte:
Eguna | Apirilak 12 | Apirilak 13 | Apirilak 14 |
Lekua | Gasteiz (Iparralde gizarte etxea) | Iruñea (Katakrak) | Donostia (Emakumeen Etxea) |
Ordua | 19.00 | 18.30 | 18.30 |
| Moderazioa eta kokapena: Marina Sagastizabal (Bilgune Feminista) Gonbidatuak: Laia Estrada (CUP) Marta Jorba (Gatamaula) Meral Çiçek (Kurdish Women´s Relation Office- Irakeko Kurdistan) Ainhoa Etxaide (LAB) | Moderazioa eta kokapena: Begoña Zabala. Gonbidatuak: Maria Rovira (CUP) Mireia Foradada (Gatamaula) Amaia Zufia (Bilgune Feminista) | Moderazioa eta kokapena: Donostiako Bilgune Feminista. Gonbidatuak: Laia Estrada (CUP) Ares Batlle (Gatamaula) |
Bilgune Feministaren anbizio politikoa Euskal Herri feminista bat eraikitzea da; norabide horretan aritu gara urte hauetan guztietan. Hori dela eta, Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako eta Kurdistango testuinguru politiko eta sozialak aintzat hartuta, burujabetza prozesuan feminismotik dauden hainbat eztabaida, korapilo, proposamen... ekarri nahi ditugu gurera; eztabaida hau elikatzea eta ibilbide orria kolektiboki eraikitzea ezinbestekoa baita.
Bide horretan, nazioarteko prozesuetan jarduten duten hainbat kide eta ekimenen ordezkari izango ditugu gurean, besteak beste: Kataluniako Gatamaula talde feministak sustatutako Terra de Ningú* proiektuko kideak, CUPeko militanteak, Kurdistan Hegoaldeko militante feminista bat, eta nola ez, Euskal Herriko hainbat kide feminista.
Hainbat arrazoigatik antolatu nahi dugu ekimen hau, baina, batez ere, hiru aipatuko genituzke: Lehenik, Euskal Herriaren burujabetza feminista ezaugarritzen joateko eta mugimendu feministan zein herrigintzan gure proposamen politikoa balioan jarri eta erdigunera ekartzeko. Bigarrenik, Kurdistango eta Kataluniako prozesuan feministak egiten ari diren lana eta dituzten gogoetak, proposamenak eta korapiloak ezagutzeko. Hirugarrenik, Kataluniako independentzia prozesuaz asko hitz egiten ari den honetan, ikuspegi feministatik analisia egin eta partekatzeko.
* Terra de ningú liburu kolektibo bat da eta 47 ekintzaile feminista eta LGTBk hartu dute bertan bertan, bakoitzak artikulu bana idatzita. Herrien burujabetza prozesuei eginiko ikuspegi berritzaileak proposatzen dituzte, eta urte hauetan guztietan ahotsik izan ez duten kolektiboen hitzak jasotzen dira bertan: besteak beste, emakumeak, lesbianak, queer-ak, andaluziarrak, anarkistak, migratzaileak, mugimendu sozialetako kideenak, sexu langileenak...
Bi egun fundamentalismoen aurreko erresistentziak eta borroka-estrategiak bir‑pentsatu, bir‑irudikatu eta bir‑abiatzeko
Azaroaren 28an eta 29an “Fundamentalismo politiko, ekonomiko, erlijioso eta kulturalen inpaktua sexu- eta ugalketa-eskubideetan” V. Topaketak egingo dira Donostian. Psikologia Fakultateak eta Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateak partekatzen duten Areto Nagusian egingo dira, UPV/EHUren Donostiako Campusean (Tolosa hirib. 70). Aurtengoan, Medicus Mundi Gipuzkoak baditu erakunde antolatzaile berriak bere ondoan. Movimiento Manuela Ramos ohikoaz gain, CREA antolakunde feminista (Medicus Mundi Gipuzkoak berarekin lan egiten du Indian), UKS (Unibertsitate Kritiko Sarea) eta UPV/EHU ari dira lankidetzan edizio honetan.
Topaketen bosgarren edizio honetarako, CREAk Nepalen, apirilean, egin zuen “Rethink, Reimagine, Reboot” (“Bir‑pentsatu, Bir‑irudikatu, Bir‑abiatu”) biltzarra hartu da erreferentziatzat. Goiburuak berak dioenez, topaketa hauen asmoa ere bada espazio bat izatea politika eta erresistentzia birpentsatzeko, aldaketa eta eraldaketa berrirudikatzeko, eta borroka-estrategiak berrabiatzeko; kasu honetan, fundamentalismo batzuek zein besteek pertsonen eskubideetan duten inpaktuei dagokienez eta, zehazki, haien sexu-eskubideetan eta ugalketa-eskubideetan.
NAZIOARTEKO HIZLARI ENTZUTETSUAK
Aurten, izen ezaguneko parte-hartzaileak egongo dira, hala nola Aura Lolita Chávez –aktibista eta lider indigena baliabide naturalen aldeko borrokan, Guatemalakoa–, Dolores Juliano –antropologoa eta ikertzaile feminista, argentinarra jatorriz–, Njeri Gateru –Kenyako Gay eta Lesbianen Giza Eskubideen Batzorde Nazionaleko zuzendari exekutiboa–, edo Agnieszka Król –poloniar aktibista eta ikertzaile feminista–, beste askoren artean.
Anima zaitez, eta politika eta erresistentzia BIR‑PENTSATU, aldaketa eta eraldaketa BIR‑IRUDIKATU, eta borroka-estrategiak BIR‑ABIATU! Zure zain egongo gara! Izena ematea doakoa da. LEKU MUGATUAK!
Tel: 943 404740 E.mail: educ.gipuzkoa@medicusmundi.es Web: www.medicusmundigipuzkoa.eus
"INTERSEKZIONALITATEA: IDENTITATE ANITZAK" SINPOSIOA
2019/11/28 9:00 - 17:30
Ibaiondoko udaltegia. La Bolsako Areto Nagusia
Azaroaren 28an burutuko da Bilbon eta bi ardatz izango dira nagusi: mugimendu sozialak eta politika publikoak.