Gerra hemen hasten da - Crowdfunding

Euskal Herrian armak ekoizten dira eta gatazkan dauden herrietara esportatzen dira. Industria indartsua da, baina moralitate eskasekoa.

2017ko martxoaren 13an, Ignacio Robles Bizkaiko suhiltzaileak uko egin zion Bilboko Portuan segurtasun-operatibo batean parte hartzeari. Zamaketa haren helburua zen Euskal Herrian egindako hainbat tona armamentu Saudi Arabiara bidaltzea. Arma horiek Yemengo gatazkarako izaten dira nagusiki. Ignacio Roblesi espedientea ireki diote, eta epaiaren zain dago. ‘Suhiltzaile intsumisoaren’ kasua ezagutzera eman zenetik, Ignacio Roblesek elkarte eta pertsona askoren elkartasuna jaso du.

Gertaera isolatu honek agerian utzi du Euskal Herriko industria militarraren garrantzia. Baita Ekialde Ertainean gerran dauden herrietara Euskal Herritik bideratzen den esportazioaren tamaina handia ere. Giza eskubideak era sistematikoan zapaltzen dituzte herrialde horietan, eta zibilek pairatzen dituzte bereziki gatazkaren ondorioak. Euskal Herrian, borroka antimilitarista izan dugun arren eta gastu militarraren kontrako kanpaina handiak egin badira ere, gutxi dakigu armen ekoizpenaren eta salmentaren gainean. Eusko Jaurlaritzak armamentu-enpresei diru-laguntzak ematen dizkie, eta Euskal Herriko banku batzuek finantzatu egiten dituzte enpresa hauek.

Ongi etorri errefuxiatuak

“Gerra hemen hasten da” crowdfunding-a martxan dago!

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA