Urtero bezala burutu dugu aurten ere martxoak 8-ko zozketa. Oraingoan, ordea, saski erotikoa beharrean emakume ekoizleen otarra zozketatu dugu eta 2207 zenbakia atera eta otarra Donostialdera doala jakin berri dugu... Zorionak, Irati! Gozatu!
Beste guztiei, berriz, mila esker Bilgune Feminista sostengatzen laguntzeagatik! Zorte on hurrengorako!
Nafarroako Gobernuak emakume edota feminista mugimenduko elkarteei eta Nafarroako eskualde ezberdinetako tokiko berdintasun kontseiluei zuzendutako programa abiarazi du.
Urtarriletik maiatzera bitartean izango dira ikastaro berriak, eta izen-ematea urtarrilaren 7tik irekita.