Iturria: Lander Muñagorri Garmendia - Berria
Argazkia: Luis Jauregi Altzo - Argazki Press
Haserre daude etxeko langileak Eusko Jaurlaritzarekin. Gutxietsi eta baztertu egiten dituela salatu du Etxeko Langileen Elkarteak (ELE). Izan ere, urte bat beteko da laster Eusko Legebiltzarrak etxeko langileen egoeraren inguruko ikerketa bat abiatzeko eskaera egin ziola Jaurlaritzari. Txosten hori abiatzeko bederatzi hilabeteko epea ematen zion gobernuari, «baina oraindik ez dute abiatu ere egin», Lorea Ureta ELEko bozeramaileak jakinarazi duenez.
Ez da hori ELEren kexu bakarra erakunde publikoekin. Etxeko langileei kontziliaziorako laguntzak eskaintzeko proposamena eraman zuen iazko maiatzean legebiltzarrera, eta «EAJk, PSEk eta PPk osatutako aliantzak atzera bota zuen aukera hori». Horren ordainetan, laguntzen bideragarritasunaren inguruan ikerketa bat abiatuko zela hitzartu zuten legebiltzarkideek. Azaroan igaro zen hori indarrean jartzeko epea, baina kasu horretan ere, ezer ez. «Gaur-gaurkoz, etxeko langileek laguntza horiek gabe jarraitzen dute».
Nafarroako Gobernuak emakume edota feminista mugimenduko elkarteei eta Nafarroako eskualde ezberdinetako tokiko berdintasun kontseiluei zuzendutako programa abiarazi du.
Urtarriletik maiatzera bitartean izango dira ikastaro berriak, eta izen-ematea urtarrilaren 7tik irekita.