Andoaingo asanblada feminista jaio da

Lehen asanbladako balorazioa egin eta hurrengorako hitzordua ere jarri dute:
 

Adin guztietako hogeita lau emakume elkartu ziren joan den urtarrilaren 11ean Andoaingo Gaztetxean, Andoaingo Asanblada Feminista osatzeko deia zabaldu eta gero.

Lehen bilera honek elkar ezagutzeko eta asanbladaren sorreraren inguruan hausnartzeko aukera eskaini zuen. Zertarako eta zergatik antolatu, zer den emakumea izatea, zein ekintza antolatu nahi diren eta espazio ez-mistoen zergatia izan ziren, besteak beste, landutako gaiak.


Asanblada feminista herriko emakumeak elkartzeko gune segurua izateko jaio da, emakumeak ahaldundu eta euren kabuz ekimenak aurrera eramatea ahalbidetuko duen espazioa. Bestalde, Andoaingo herria kontzientziatzea eta elkar laguntzarako leku bat izatea ditu helburu.


Asanbladak aurrera jarraituko du, eta hurrengo hitzordua urtarrilaren 25ean izango du, Urigain Kultur Etxean.

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA