Heldu dira ostegun feministak Gasteizera

2017ko esperientziari jarraiki 2018arekin ere badatoz OSTEGUN FEMINISTAK Gasteizko Bilgune Feministaren eskutik. Eztabaida, borroka eta plazera gurutzatuz hilabeteko azken ostegunetan sorginen topaleku izango dituzu ostegun feministak.

Ikasturte honetarako gonbidatu paregabeak eta egitarau oparoa daukagu prest: Iruditegi Feminista tailerra; Terra de Ningú libururaren aurkezpena; Emakumeak oholtza gainean mahaingurua eta kontzertuak; Militantzia, bizitza eta denboraren inguruko hausnarketa kolektiborako tailerra; herri kirol feministak; eta 50 aldiz errebelde proiektuaren aurkezpena.

Hitzordu guztietan umeen txokoa antolatuko dugu, horretarako, gurekin harremanetan jarri ehbfaraba@hotmail.com helbidean.

Hurrengo ostegunean, hilak 18, 18:30ean Landatxo Gizarte Etxean (Santa Maria, 4) lehen hitzordua izango dugu. Lolita Chavez ezagutu eta berarekin solasteko aukera izango dugu.

Lolita Chavez, aktibista feminista komunitarioa, lurraldeak eta gorputzak defendatzeagatik, Guatemalako estatutik irten behar izan du, auzi juridiko eta kartzela eskaerak dituela atzetik. Edonola ere, Lolitak elkartasuna barik, herrien arteko elkarrekikotasuna aldarrikatzen du.

Animatu zaitez! Zatoz eta gorpuztu zaitez gurekin...

Gora ostegun feministak! Gora Bilgune Feminista!

ETIKETAK

Elkarbanatu!