Gure iragana ez dute zintzotasunez kontatu. Euskal Herriko historia politikoa baldarki eratu dute; izan ere, herri honetako narrazioak ikuspegi androzentriko batetik eraiki dira, gizonak eta horiek egindako ekarpenak soilik hartu dira aintzat (...). Ondorioz, emakumeon* emaria ez da kontuan hartu eta salbuespen izan garenean bakarrik agertu izan gara historiako liburuetan.
Hala diosku "Indar bat gara gu. Euskal Herriko Bilgune Feministak 15 urte" liburuxkaren sarrerak, gure urteurrena dela eta argitaratu berri dugunak. Euskal aintzindari feministek utzitako lekukoa hartu eta urteotan egindako ibilbidearen kontakizun xumea.
Liburuari buruzko zizka-mizkak kontatu dizkigute Saioa Iraola (Bilgune Feminista) eta Miren Arangurenek (Emagin), bideotxo honetan. Ez galdu!
NON ESKURATU?
Herri dendetan eskuratu ahal izango duzu, 10€ren truke, Gabonetan zehar eta edozein mementutan, beheko liburudendetan nahiz gure webgunean.
Liburudendak:
- Iruñea: Katakrak
- Zarautz: Garoa
Herri dendak (Gabonetan soilik):
- Bilbo: Zirika gunea (Erronda kalean)
- Gasteiz: Fundi II (San Frantziskoko aldapa)
- Iruñea: Marabillas gaztetxea (Nabarreria kalean)
- Ugao: Dorretxea Herriko Tabernan (Dorre kalean)
Online Kurtsoa: "Botere korporatiboa pandemia garaian. Enpresa-agendak eta jardunbideak, nazioartekotze-politikak eta herri-erresistentziak". OMAL
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxaren Asanblada Irekia
LARUNBATA 10:30-12:30