Feministok gerraren aurka

Erraz datorkigu gogora Greenham Common kanpaldia, antimilitarismo feminista, desobedientzia edota erresistentzia bezalako hitzak entzutean. 80. hamarkadan egindako ekintza hura inspirazio iturri eta memoria historikoari keinu eginez antolatu du Euskal Herriko Mugimendu Feministak martxa feminista antimilitarista abenduaren 16an, Santurtzitik abiatuta.
 

Martxa Santurtziko parketik abiatuko da 11:00etan eta merkatal porturaino abiatuko da azkenaldian bertatik abiatzen ari diren armen garraiatzeak salatzeko "gerra hemen hasten da" ideiapean.

Antolatzaileen arabera, mugimendu feminista historikoki posizionatu da armagintza eta bortizkeria estrukturalen aurka. Beraz, oraingoan ere "gure aintzindariek utzitako lekukoari heltzea zegokigun" adierazi digute martxaren antolatzaileek.

Ondokoa gaineratu dute: "Sistema heteropatriarkala dago gerren, inbasioen eta kolonialismoaren oinarrian eta baita interes ekonomikoak ere. Hortaz, ez zitzaigun beste erremediorik geratzen, ekimen hau antolatzea ez bazen".

Ez dugulako honen konplize izan nahi, 16an denok Santurtzira!

ETIKETAK

Elkarbanatu!