15 urte biltzen dituen liburua

Emaginekin batera erditu dugu "Indar bat gara gu. Euskal Herriko Bilgune Feministak 15 urte" liburua. Urteotako ibilbidea irudi eta kartelez lagunduta dago, irakurterraza den formatu dotorean.

Argitalpena, Durangoko Azokan topatu ahal izango duzu eta Bidelagun izatekotan, bertan, doan jaso ahalko duzu! Besteontzat, hamar euroan egongo da salgai, azoka, herri denda eta webgunean. Ez galdu!

ETIKETAK

Elkarbanatu!