Hala hasi ginen erraiak astintzen

Erraiak. Gordin. Hemen. Denen aurrean. Erraiak azalera. Zuzen. Ez dago metaforarik. Esplizituki. Zuzen diogu. Zuzen egiten dugu ekintza hau. Hemen daude gure erraiak. Ilunpeko erraiak, azalean. Kanpoan. Agerian.

Frida Kahloren "Sin esperanza" koadroa pasa zitzaigun burutik aurrena, Vicky Chavez Salvadortar lagunaren hitzak segidan: "Patriarkatuak sugea gaiztoa dela esan digu baina sugea ura bezala mugitzen da. Sugea jakintsua da". Guk sugearen mugimenduari heltzen diogu.

Erraiak. Eta hitz bera izenburu duen letradun kantua, Kashbad-ena. Eta baita abesti hori jasotzen duen diska osoa ere: Arrakala. Arrakala... arrak-...

 

"(h)arrak ditut barnean

Jaten nauten ezinegonak soinean

Usteldutako asmoen eraginpean

Irensten naute"

 

Erraiak... Azalera!

Indarkeria sexista hurbil gertatzen denean...

etxean, inguruan, familian, lagunartean... erraietan.

Orduan, barneok hustu, astindu, arindu, kanporatu, azaleratu behar ditugu.

Erraiak azalera!

 

ETIKETAK

Elkarbanatu!