Margaret Harrison arte feminista Bilbon

Bilboko Alhondegian daukagu Margaret Harrisonen obra feministetako pintzelada batzuez gozatzeko aukera erakusketa aretoan, doan.

Margaret Harrison. Sexu, klase eta indarkeriaren arteko harremanak

Urtarrilaren 14ra arte egongo da esposaketa, Xabier Arakistain komisarioaren eskutik. Arte feministaren aitzindaria izan zen artista britainiar honen formatu handiko eta atzera begirako lehen erakusketa.

Erakusketa honek ibilaldi zehatza egiten du artistaren karreran barrena, 1971n jarri zuen banakako lehen erakusketaren erreprodukzioa abiaburutzat hartuta -inaugurazioaren hurrengo egunean poliziak itxitakoa-.

Harrisonek emakumeen lan- eta sexu-esplotazioari buruz egin zituen obra enblematikoak eta oraintsuagoko piezak jasotzen ditu, begirada feministaren auzian ardaztuta.

Jo ona informazio gehiagorako

ETIKETAK

Elkarbanatu!