Tribial feminista, orain, mobilean

Iturria: Eitb

Smarthphone eta tabletetarako Tribial Feminista aurkeztu dute, doakoa eta euskaraz. Aplikazioak Trivial jokoaren formatua dauka, eta bere helburua da emakumeak historian zehar betetako paperari ikusgarritasuna ematea.

App-Tribial-Feminista-Irontec

 

Gailu mugikorretarako elkarlanean garatutako aplikazio didaktikoaren proiektua hau, IRONTEC Bilboko software libre enpresa; Arrasateko, Basauriko, Ermuako, Ondarroako eta Zierbenako udalek; eta Uribe Kostako Mankomunitateak aurkeztu dute.

Aplikazioa adin guztietako jendeari zuzenduta dago: historia beste ikuspuntu batetik ikasi nahi duen ororentzako da. Gainera, doakoa da, eta Android eta iOS smartphoneetarako zein tabletetarako dago eskuragarri. Android gailuetarako, dagoeneko eskuragarri dago Google Play-n, eta egun batzuk barru Apple Store-n ere egongo da, iPhohe, iPad eta iPod Touch-etarako.

Galderak euskaraz dira, eta zenbait kategoriatan sailkatzen dira: historia; kirolak; artea eta literatura; geografia; ikuskizunak; eta natura. Horien guztien bidez, feminismoak egindako ekarpenen garrantzia aldarrikatu, parekidetasun eza salatzen da.

---

Kritiken artean, zalantzarik gabe, kezka nagusiena da euskararen kalitate eskasiarena. Galdera batzuk ez daude zuzen formulatuta, batzutan berauen ulermena oztopatzera ere heltzen direlarik.

ETIKETAK

Elkarbanatu!