Hainbat sindikatu, EHU eta eragile sozialek manifestua atera dute Bizkaian Garraio txartel bakarra egotea aldarrikatuz.
"Garraio publikoak ekitate soziala bermatu behar du, joan-etorriak askatasunez eta baldintza berdinetan egiteko eskubidea, erabiltzaileen inguruabarrak kontuan hartuz. Elkartasun-irizpideetan oinarritu behar du, izaera soziala lehenetsiz ordutegi, tarifa, ibilbide eta abarretan, errentagarritasun ekonomikoko parametrotan ezarri gabe." diosku, besteak beste, manifestuak hasieran.
Gainera, abantailen artean, prezioa, sostengarritasuna, eraginkortasun energetikoa, enplegua eta mugikortasuna ere aipatzen dira eta neurri bezala ondorengo puntuak proposatzen dizkigute BILBOKO AUZO ELKARTEEN FEDERAZIOA, EUSKADIKO GAZTERIAREN KONTSEILUA (EGK), EGUZKI, EKOLOGISTAK MARTXAN, ERNAI, GAZTE KOMUNISTAK, IKASLE ABERTZALEAK, IKASLE EKINTZA, ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK eta LSB/USO eragileek:
• IBILBIDE BERA, TARIFA BERA, BERDIN DA ZEIN GARRAIOBIDE ERABILTZEN DEN.
Metroko joan-etorriak soilik saritu eta merkatzen dituen eta gainerako operatzailetan egiten direnak garestitzen
dituen oraingo ereduaren aldean.
• ZENBAT ETA GARRAIO PUBLIKOA GEHIAGO ERABILI HAINBAT ETA MERKEAGOA TXARTELA
Garraio publikoa erabiltzea sustatu
behar badugu, zerbitzu hori gehien erabiltzen dutenak saritu beharko ditugu.
• TXARTELAREN PREZIOA PERTSONAREN ERRENTAREN ARABERA
Diru-sarrera gutxien duten pertsonek garraio publikoa eskura izateko urratsak egin behar dira, adinaren
araberako tarifa-sistema gaindituz. Zenbat eta txikiagoa errenta, hainbat eta merkeagoa txartela.
• ZERBITZU PUBLIKOA ETA KALITATEZKOA BERMATZEA
Herritarrek garraio zerbitzurik onena izatea nahi dugu, dauden lanpostuak bermatuz. Kalitatezko zerbitzua erakunde, herritar eta langileentzat.
• ERAKUNDE BAKARRA GARRAIO PUBLIKOAREN OPERATZAILE GUZTIAK KOORDINATZEKO
Bizkaiko Mugikortasunaren Agintaritza sortzeak operatzaileak elkarren osagarri izatea sustatu behar du,
bikoizketak eragotzi eta lehiarik ez pizteko, zerbitzuaren kalitatea hobetuko bada. Eragile sozialen eta
erabiltzaileen iritziak eta parte hartzeak ere izan behar dute tokia.
• BIZKAIA OSOAN ERABILGARRIA ez soilik metro zonaldean. Bizkaiko eskualde guztien lurralde-kohesioa bermatuko duen sistema, muga-gune eta alboko herrialdeetan ere erabilgarria. Euskarri bakarra garraio publiko guztietarako.
----
Beherago deskarga dezakezu manifestua osorik (euskaraz eta gazteleraz).
Bi egun fundamentalismoen aurreko erresistentziak eta borroka-estrategiak bir‑pentsatu, bir‑irudikatu eta bir‑abiatzeko
Azaroaren 28an eta 29an “Fundamentalismo politiko, ekonomiko, erlijioso eta kulturalen inpaktua sexu- eta ugalketa-eskubideetan” V. Topaketak egingo dira Donostian. Psikologia Fakultateak eta Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateak partekatzen duten Areto Nagusian egingo dira, UPV/EHUren Donostiako Campusean (Tolosa hirib. 70). Aurtengoan, Medicus Mundi Gipuzkoak baditu erakunde antolatzaile berriak bere ondoan. Movimiento Manuela Ramos ohikoaz gain, CREA antolakunde feminista (Medicus Mundi Gipuzkoak berarekin lan egiten du Indian), UKS (Unibertsitate Kritiko Sarea) eta UPV/EHU ari dira lankidetzan edizio honetan.
Topaketen bosgarren edizio honetarako, CREAk Nepalen, apirilean, egin zuen “Rethink, Reimagine, Reboot” (“Bir‑pentsatu, Bir‑irudikatu, Bir‑abiatu”) biltzarra hartu da erreferentziatzat. Goiburuak berak dioenez, topaketa hauen asmoa ere bada espazio bat izatea politika eta erresistentzia birpentsatzeko, aldaketa eta eraldaketa berrirudikatzeko, eta borroka-estrategiak berrabiatzeko; kasu honetan, fundamentalismo batzuek zein besteek pertsonen eskubideetan duten inpaktuei dagokienez eta, zehazki, haien sexu-eskubideetan eta ugalketa-eskubideetan.
NAZIOARTEKO HIZLARI ENTZUTETSUAK
Aurten, izen ezaguneko parte-hartzaileak egongo dira, hala nola Aura Lolita Chávez –aktibista eta lider indigena baliabide naturalen aldeko borrokan, Guatemalakoa–, Dolores Juliano –antropologoa eta ikertzaile feminista, argentinarra jatorriz–, Njeri Gateru –Kenyako Gay eta Lesbianen Giza Eskubideen Batzorde Nazionaleko zuzendari exekutiboa–, edo Agnieszka Król –poloniar aktibista eta ikertzaile feminista–, beste askoren artean.
Anima zaitez, eta politika eta erresistentzia BIR‑PENTSATU, aldaketa eta eraldaketa BIR‑IRUDIKATU, eta borroka-estrategiak BIR‑ABIATU! Zure zain egongo gara! Izena ematea doakoa da. LEKU MUGATUAK!
Tel: 943 404740 E.mail: educ.gipuzkoa@medicusmundi.es Web: www.medicusmundigipuzkoa.eus
"INTERSEKZIONALITATEA: IDENTITATE ANITZAK" SINPOSIOA
2019/11/28 9:00 - 17:30
Ibaiondoko udaltegia. La Bolsako Areto Nagusia
Azaroaren 28an burutuko da Bilbon eta bi ardatz izango dira nagusi: mugimendu sozialak eta politika publikoak.