Pobreziara kondenatu nahi gaituzte

Atzo burutu zuen Karta Sozialak mobilizazioa, pobrezia politiken aurka eta babes sozialerako sistema publiko eta duinaren alde.
 

Pobrezia gure artean dagoen arazo larria da. Ez dago estatistikei erreparatu besterik egoeraren larritasunaz ohartarazteko. Eusko Jaurlaritzaren Pobreziaren eta Gizarte Ezberdintasunen Inkestak jasotzen duenez Euskal Autonomia Erkidegoan 104.177 lagun daude pobrezia larrian, herritarren %4,9a. Kopuru hau gai honen inguruko estatistikak daudenetik dagoen handiena da. Gainera, 350.668 lagun daude pobrezia arriskuan, herritarren %16,5a. Eta ezin dugu ahaztu hamaika aldiz esan duguna: pobreziak emakume aurpegia du.

Datuak beldurtzeko modukoak dira. Egoera jasangaitza da eta mobilizatu beharra dago. Horregatik urriaren 17an, asteartea, Pobreziaren Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela-eta, kalera aterako gara Gasteizen (11:00, Andra Mari Zuriaren Plaza). Kalera aterako gara egoera hau salatzeko, bai, baina alternatibak ditugula esteko ere. Ezinbestekoa da pobreziarekin amaituko duten lege bat garatzea; ezinbestekoa da babes sozialerako sistema propioa izatea; ezinbestekoa da azken urteetako murrizketak bertan behera uztea; ezinbestekoa da politika antisozialekin amaitzea…

ETIKETAK

Elkarbanatu!