Valladolideko Liza asanbladakoekin izan gara

Larunbatean izan ginen Liza asabladako kideekin Valladoliden burutu zituzten jardunaldietan.

Jardunaldiok ostiralean hasi eta larunbatean amaitu ziren jaialdi xume batekin eta hainbat gai landu zituzten, hala nola ijito feministak nola antolatzen diren, hizkuntza ez-sexista eta talde feminista desberdinen prozesuak.

Azken honetan hartu zuen parte Irati bilgunekideak, Valladolid eta inguruko taldeekin harremana sustatu eta antolaketa ereduak elkarbanatuz. Partaideen artean Valladolideko Emakumeen Etxeko kideak, No es No Burgosko asanbladakoak, Liza eta Bilgune Feministakoak izan ginen, Doris laguna, memorian.

ETIKETAK

Elkarbanatu!