Guk ere sinisten dizuegu

"Nik sinisten dizut. Emakumeen egia aitortu" kanpaina abiatu du Foro Sozialeko genero lantaldeak, emakumeen errelatoak ere aintzat hartzea ezinbestekoa delako gatazkaren konponbidea gauzatu ahal izateko.

Gu han izango gara, zu?

Iturria: Gotzon Hermosilla - Berria

Begien bistakoa da euskal gatazka deiturikoak bortxazko adierazpide ugari eta askotarikoak izan dituela azken 50 urtean, eta horiek irekitako zauriak orbaintzea dela aurrera begirako zeregin garrantzitsuetako bat bakegintzaren alorrean. Baina hori ez da izan azken hamarkadetan euskal herritarrek pairaturiko indarkeria bakarra. Biolentzia matxista, esaterako, bereziki larria da, ekartzen dituen ondorio latzengatik eta «egiturazkoa» delako. Gainera, indarkeriak «gurutzatu» egiten dira: maiz, indarkeria politikoa pairatzen duena emakumezkoa baldin bada, biolentzia horrek jite sexista agerikoa hartu ohi du.

Sakatu hemen osorik irakurtzeko

ETIKETAK

Elkarbanatu!