Abortuaren aldeko nazioarteko eguna

Adierazpena egin du Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxako plataformak. Deskarga ezazu beheko botoian sakatuz!

Gaur, 2017.eko irailaren 28an, Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxatik, Aborto eskubidearen Nazioarteko egunean, emakume guztiok gure gorputz, amatasun edota haurdunaldia libreki eta doan eteteko eskubidea aldarrikatzen jarraitzen dugu.

Ezin ditugu ahaztu emakumeen kontra bereziki larriak diren legedi eta praktikak ematen diren herriak, nazionarteko itunek aitortzen

dituzten eskubideak betetzen ez dituztenak, batez ere. Hau da EL Salvadorren kasua non mundu mailan abortoa edozein egoeratan zigortzen duen bost herrietako bat den. Horregatik, erantsitako adierazpen honekin, El Salvadorreko jendarte zibilarekin bat egiten dugu emakumeen osasun eta bizitzaren inguruko Aliantzaren inguruan antolaturiko borrokan El Salvadorreko egungo haurdunaldia eteteko legediaren aurka egiteko.

MARTXAN JARRAITUKO DUGU EMAKUME GUZTIAK ASKE IZAN ARTE!

 

ETIKETAK

Elkarbanatu!