Osatze feminista - Informazio eta oharrak

Osatze feminista eta kolektiboetan jarriko dugu arreta oraingoan, gure 15. urteurreneko dinamikaren baitan.

Horretarako, urriaren 10ean jardunaldi batzuk antolatu ditugu Donostian. Ekimena 18:00etan hasiko da eta 21:00etan amaitzea dago aurreikusia eta hainbat aditu/arituren ekarpenez gozatu, hausnartu, irauli, osatu... ahalko gara.

Hauek luxuzko gonbidatuak:

  • Arantza Vicedo (Jazarpen sexualaren gaian aditua/ )
  • Aniaiz Ariznabarreta (Errepresaliatua eta Estambuleko protokoloko partaidea)
  • Victoria Chavez (Nayarit, mujeres y juventudes, El Salvador)
  • Lorena Cabnal (T’zk’at. Red de Sanadoras Ancentrales del Feminismo Comunitario, Iximulew-Guatemala)
  • Laburbilduma: Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi

OHAR GARRANTZITSUAK:

  • Ez dago izen-ematerik. Garaiz azaldu bertara aforo txikia du-eta gelak
  • Aparkatu eta gelara heltzeko distantzia 10 minutu ingurukoa dela kontuan hartu
  • Umeen zaintza zerbitzua behar izanez gero, urriak 6a baino lehenago abisatu ehbfeminista@gmail.com
  • Itzulpengintza zerbitzua erabiltzeko zure telefonoa eta kaskoak ekarri
  • Ez ahaztu harrera ekitaldirako natur elementua (harria, hostoa, lorea, hazia...)

 

Info+

ETIKETAK

Elkarbanatu!