Izarapeko aholkuak izeneko foroa jaio da

Iturria: Topatu

"Galdetu, zirikatu, ikasi, desikasi, gozatu, elkarbanatu, ulertu, xuxurlatu... Sexualitateaz modu askean eztabaidatzeko aukera emango digu berriz ere Izarapeko Aholkuak eztabaidaguneak" argitzen digu Topatuk.

Urte batzuetan itzalean egon ondoren, martxan da sexualitateari buruz era askean eztabaidatzeko txokoa. Gertatu zaizun zerbaiti buruzko kezka bat duzula? Zure esperientziak Euskal Herriko beste gazteekin konpartitu nahi dituzula? Ala proposatu nahi duzula eztabaidagai berritzaileren bat? Hementxe duzu aukera!

Sartu, konpartitu eta xaxatu nahieran, betiere elkarrekiko errespetuan, noski ;) Goza dezagun elkarrekin!

Klikatu hemen zure jakinmina asetzeko

ETIKETAK

Elkarbanatu!