Laudiko PSEko zinegotziari komiki-erantzuna

"¿Qué son corridas clitorianas?" (Zer da orgasmo klitorianoa?) Txaro Sarasua Laudioko PSE-ko zinegotziaren zalantza argitzeko komikia ikus dezakezu hemen. Eta bide batez, zuk ere zalantza badaukazu, Laudiko lagunek argituko dizute.

 

"¡Ante las corridas taurinas, corridas clitorianas!" pintada agertu zen Laudioko pareta batean eta Txarok berau ezabatzea eskatu zuen Udaletxeko pleno batean:

"Eraso sexualak aipatu dituzuenez, udaletxe honetan bideo bat egin da; baina norbaitek ikusi du pintada hori? Zer dira orgasmo klitorianoak?" galderari eransten dio "pertsonen kontra doazen pintadak" ezabatu behar direla, ez baitu "ezertarako balio" sexu erasoen aurkako bideoak egitea, "horrelako mezuak" baldin badaude festetan.

Bere hitzartzea horrela amaitzen da: "Udaletxeari aurretik aipatutakoaren azalpenen gain, orgasmo klitorianoa zer den azaltzea eskatzen diot. Oso harrituta bainago."

Klikatu hemen bere hitzartze osoa ikusi nahi baduzu (facebook-eko lotura - Muy Bastas)

---

Elkartasun Feminista eta Klitorin lagunari esker Txarok bere zalantzak argitzeko aukera dauka oraingoan.

ETIKETAK

Elkarbanatu!