Bozkatu erabakitzeko

Irailaren 16an Bilboko Autonomia kalea beteko dugu, Kataluniako erreferendumaren alde!

Kataluniako herriaren ametsa betetzera doa eta haien ametsa gurea ere bada: herritar gisa erabakitzea. Testuinguruak eskatzen duen tamainako erantzuna eman nahi dugu Euskal Herritik. Demokraziaren eta erabakitzeko eskubidearen alde dauden herritar eta eragile guztiak batu nahi ditugu irailaren 16an Bilbon deitua dugun manifestazioan. Denon artean babesa eta elkartasuna adieraziko diogu Kataluniako herriari eta urriaren 1eko erreferendumari.

Angel Oiarbide (GED): “Urriaren 1ean, demokrazia dago jokoan, botoaren balioa dago jokoan, bozkatzeko askatasuna dago jokoan, eta herritar guztien duintasuna dago jokoan, edozein dela haien pentsaera eta edozein dela haien jatorria. Demokratok ezin gara begira gelditu, ea zer pasatzen den urriaren 1ean. Mobilizatu beharra daukagu funtsezko askatasunen defentsan, mobilizatu behar dugu katalanek bozkatu ahal dezaten, gure bozkatzeko askatasuna ere jokoan dagoelako”.

Mobilizazioaren inguruko azken xehetasunak ere argitu dizkigu Gure Esku Dago-k:
arratsaldeko 17:30ean abiatuko da manifestazioaren burua La Casillatik ‘Bozkatu erabakitzeko’ eta ‘Demokrazia’ lelopean. Eta, Autonomia kalea, Hurtado Amezaga eta Plaza zirkularra zeharkatu ondoren, Udaletxean emango dio amaiera, itxiera ekitaldiarekin. Herriz herri autobusak antolatzen ari dira eta garraio bide hori edo garraio publikoa erabiltzeko gomendioa egiten dugu.

Erabakitzeko bozkatzea demokrazia baita. Demokrazia besterik ez.

Irailaren 16an, denok Bilbora!

Informazio guztia www.gureeskudago.eus atarian.

ETIKETAK

Elkarbanatu!