Sardiñerria gala egingo dute Donostian

Sardiñerria gala egingo dute abuztuaren 16an Guardetxean arratsaldeko 20:00etan hasita.

Sariñerak Kofradiak (Pirata Mugimenduko kofradia feminista) prestatu duen bideoa ikus dezakezu jarraian, Sardiñerria gala feminista eta parte hartzailea aurkezteko eta Emakume* talde ez-profesionalak parte hartzera animatzeko.

Emanaldiak euskaraz eta hamar minutu ingurukoak izan beharko direla ez ahaztu!

Sardiñerriko oholtzan ikusiko zaitugu? Utzi lotsak albo batera, eman izena abuztuaren 5a baino lehen, eta hartu parte Sardiñerria Galan!

ETIKETAK

Elkarbanatu!