Bakarrik ala barkardadean

Iturria: Prest aldizkaria

Maitane Muñoz Iturria bilgunekideak pasa den hilabetean idatzitako kolaborazioa

BAKARRIK ALA BAKARDADEAN?

Eguzkia heldu eta hondartzarako gogoa sentitzen dut barru-barruan. Haren etzan, beroa ipurdian sentitu eta bainu fresko bat hartzeko irrikan nago jada! Aiii... zenbat gustatzen zaidan uda!

Lagunak deitu eta... upss! Inor ez da animatzen hondartzara gaurkoan! Plan barik geratu naiz, etxean geratu beharko naiz, edo beste norbait bilatu beharko dut zerbait egiteko... Edo... agian... bakarrik joan naiteke hondartzara? Bakarrik? Bai? Ideiak ez nau guztiz konbentzitzen. Ez naiz oso eroso sentitzen bakardadean planak egiten.

Burua lanean hasi da.

Bakardadean ala bakarrik? Berdina ote da? Bakarrik... bakardadean... eraikuntza soziala... beldurrak... mugak.... Bakarrik ala lagunduta?

Lagunduta askoz hobeto, noski! Pote bat, bi edo hiru... beti lagunduta! Mendira, gimnasiora, bidaian edo txortan... lagunduta, nola ez!

STOP!

Bakardadearen mamuak mugak jartzen dizkigu askori. Bakarrik sentitzearen beldurragatik nahi duguna egiteari uko egiten diogu. Zer pentsatuko dute besteek bakarrik ikusten banaute?

Bakarrik egotera behartzen gaitu bizitzak askotan. Eta momentu hori heltzen denean, bakarrik zaudenean, gozatzen hasten zara; zure burua ezagutzen hasten zara eta beldurra apurka-apurka txikitzen doa. Konturatu orduko, bakarrik egoteaz disfrutatzen hasia zara.

Jendez inguratuta egon arren, bakardadea senti dezakegula entzun dugu maiz. Baina bakarrik egonda babestua senti zaitezkeela entzun beharko genuke gehiagotan.

Gaur badaukat plana, hondartzara noa!

ETIKETAK

Elkarbanatu!