Babesa Mugak Zabalduz karabanari

Euskal Herriko Eskubideen Kartatik, prentsaurrekoa burutu dugu gaur goizean, "Ongi etorri errefuxiatuak" plataformarekin batera, etorkinen eta errefuxiatuen giza eskubideen aldeko "Mugak zabalduz" karabanari babesa erakusteko

Uztailaren 14an Mugak Zabalduz Karabana abiatuko da Melillarantz, etorkinek eta errefuxiatuek Hego Mugan pairatzen duten Giza Eskubideen urraketa sistematikoa salatzeko. Hori dela-eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak agerraldi publikoa egin du Bilbon, ekimen honi bere babesa eta elkartasuna adierazteko.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren ordezkariek salatu dutenez, etorkinek eta errefuxiatuek jasaten duten egoera egungo migrazio-politika hiltzaile eta antisozialen ondorio da. “Halako politiken ondorio dira, halaber, biztanleriaren pobretze orokortua eta aberastasunaren banaketa gero eta bide- gabeagoa. Borrokatu beharra dugu, eta eskubide politiko, zibil eta ekonomikoak pertsona guztiei hedatu”.

“Errefuxiatuak eta migratzaileak pobreen arteko gerra islatzen eta are sakonagoa egiten duen ikurra dira. Oso funtzionalak dira sistema kapitalistarako, eta bere urrezko arauetako bat: eskulan, formal edo informal, merkea eta prekarioa, langileen eskubideen murrizketarako bidea formalizatzen duena”.

Sakatu hemen osorik irakurtzeko

ETIKETAK

Elkarbanatu!