Iturria: Jon Orzaiz - Berria / Argazkia: Iñigo Uriz - Argazki Press
Amaia Zufia: "Festaren bazterrean egotea egokitu zaigun subjektuontzat, gozamena oso arma indartsua eta eraginkorra izan daiteke"
Festak gozamenerako espazioak direla azpimarratu nahi izan duzue. Beharrezkoa al da hori gogoraraztea?
Tamalez, bai. Azken urteetan indarra hartu dute sexu erasoen aurkako kanpainek, protokoloek eta mobilizazioek, eta argi dago behar-beharrezkoak direla, jaietan are gehiago nabaritzen baitugu indarkeria sexistaren oldarraldia: emakumeen kontrako irainak, eraso fisikoak, bortxaketak eta hilketak sistematikoak dira. Aurrekoa esanda, eta indarkeria matxistaren aurkako egitasmoak ezinbestekoak iruditzen zaizkigun arren, irudi oker bat zabaltzeko arriskua dakartela antzematen dugu. Hala, hedabideetan nahiz jendearen iruditeria kolektiboan, andreak biktimekin parekatzeko joera dago. Ondorioz, emakumeok gero eta beldur handiagoz bizi ditugu festak, gaueko giroa eta kalea bera.
Klikatu hemen, gaur, Berrian, Amaia Zufia bilgunekideari egin dioten elkarrizketa osorik irakurtzeko.
Online Kurtsoa: "Botere korporatiboa pandemia garaian. Enpresa-agendak eta jardunbideak, nazioartekotze-politikak eta herri-erresistentziak". OMAL
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxaren Asanblada Irekia
LARUNBATA 10:30-12:30