Aske maite haut

Kartel kolaborazioa: Patti - Ekilur komunikazioa

Ekainaren 28a hurbil daukagun honetan, hauxe, Bigunetik egiten dugun irakurketa aurtengo ikasturtean:


ASKE MAITE HAUT

  • Likits eta lizun aske maite haut. Jendarte heterosexual eta heterosexuatzaile honetan, patriarkatuak gure desira markatzeko, norabidetzeko eta eraikitzeko egiten du apustu. Baina nik aske maite hauet horma zurrunetako txirrikituez baliatuz, gure praktika sexualak aztertu eta sexualitatea eredu berrietara jotzeko apustua egiten dugulako. Maskulinitatearen plazer hegemonikoaren aurrean, praktika sexual koitalak lehentasunezkoak ez eta horien kategorizazioari ihes eginez, maite haut aske.

  • Familiak eta elkarbizitzak berrasmatuz aske maite haut. Guraso bakarrak, lesbianak, bi guraso baino gehiagoko haurrak, harreman poligamiakoak dituztenak, ama izatea erabakitzen dugun bikote lesbianak, lagun taldeak e.a. Patriarkatuaren oinarria den familia nuklearraren nagusitasuna eta gailentzen den harreman eredua ezbaian jartzen dugun desobedienteak gara eta horregatik, maite haut aske.

  • Bollera haizelako aske maite haut. “Lesbiana naiz eta harro nago” diot lagun artean, baina baita ere, tabernan, herriko plazan, kalean edota ikastetxean. Lesbiana gisa jarduteak emakumeoi txikitatik ikastetxean, etxean, pulpitutik, telebistan irakatsi nahi izan dizkiguten guztiarekin haustea dakar: emakume onak; amak, gizonaren plazeraren iturri, zintzoa, finak, familia eredu tradizionalaren sustatzaileak, erromantikoak, ezkonduak. Ez ditugulako praktika lesbianak arauaren barnean sartu nahi, araua bera deslegitimatu, askotariko praktikak errealitate direla ohartarazi eta ikusezin egin nahi gaituzten arren, hemen gaude. Emakume eta bollera gisa, maite haut aske.

  • Printzipe urdinik gabe aske maite haut. Ez daukagu hutsune natural bat, zeinetan bestearekin, osatzen garen. Laranja oso gara. Eta baliabideak baditut neure burua bidean ez ahazteko, beraz, aske maite naiz.

  • Trans*, gay, maritxu, butch... aske maite haut. Maite zaitut lumadun edo gabe, bizardun edo gabe, emakume-gizon dikotomiatik ihesi zabiltzana... Ugari eta askotarikoak dira gorputzak, baita identitateak ere. Identitateak dinamikoagoak izan daitezen, borrokan diharduzu, eta identitatea pertsonala ez ezik politikoa dela aldarrikatzen duzun horri: maite haut, aske.

  • Arraro bezain berezi aske maite haut. Arraroa, berezia da... mespretxu jarrera batekin entzun izan ditudan hitzak dira. Arraro? Arautik ateratzeagatik, mandatu sexual jakina ez betetzeagatik, sexu bereko kideekin oheratzeagatik, trans* izateagatik, zakildun izan eta gona janzteagatik... Eta nik...arraro eta berezi haut gustuko, maite haut aske.

  • Desberdina haizelako aske maite haut. Bakarrak, ordezkaezin eta errepikaezinak gara. Askotariko gorputzak gara: lodi, argal, estu, iletsu, zabal, altu, baxu, ximurdun, begi urdun, marroi... Denak maite ditut, aske!

 

Euskal Herriko Bilgune Feministak

Euskal Herrian, 2017ko ekainaren 14an


INFO +

Klikatu hemen Mireia Delgado eta Haizea Nuñez bilgunekideek, lesbofobiaren inguruan, Berrian idatzitako artikulua irakurtzeko


TE QUIERO LIBRE

  • Te quiero lasciva y lujuriosa. En esta sociedad heterosexual y heterosexualizadora, el patriarcado aposta por marcar, encaminar y construir nuestros deseos. Pero yo os quiero libres. Valeros de las grietas existentes en los muros recios; porque una vez analizamos nuestras prácticas sexuales, apostamos por la inclinación hacia nuevos modelos de sexualidad. Sin tener porque caer en el placer hegemónico de la masculinidad y sin tomar como preferencia las prácticas sexuales coitales y huyendo de sus categorizaciones, te amo y te quiero libre.

  • Te quiero libre en la construcción de otros modelos familiares y de convivencia. Madres solteras, lesbianas, niñas con más de 2 madres, aquellas quienes construyen relaciones polígamas, parejas lesbianas que decidimos ser madres, grupos de amigas, etc. Somos desobedientes que ponemos en cuestión tanto el predominio del núcleo familiar tradicional arraigado a los cimientos del patriarcado como el modelo de relación que en ello prevalece. Es por ello que te quiero libre.

  • Te quiero libre porque eres bollera. “Soy lesbiana y estoy orgullosa de ello” digo entre amigas, pero también, en el bar, la plaza del pueblo, la calle o en el colegio. El ser lesbianas nos supone romper con todo lo aprendido desde pequeñas. Supondría romper con lo transmitido en el colegio, en casa, con lo escuchado desde los púlpitos, la televisión… con el fin de que seamos mujeres buenas; madres, fuente de placer para los hombres, leales, finas, fomentadoras del modelo familiar tradicional, románticas, casadas. No queremos integrar las prácticas lésbicas dentro de ninguna ley sino deslegitimar esta. Porque quieren invisibilizar cualquier práctica múltiple que construye la realidad plural actual, pero ¡aquí estamos!. Te quiero libre como mujer y bollera.

  • Te quiero libre sin ningún príncipe azul. Porque no tenemos ningún vacío natural dentro con la necesidad de que nadie nos lo complete. Somos naranjas completas. Ya que dispongo de recursos para no olvidarme de mi persona, yo, ¡me quiero!

  • Te quiero libre a ti: trans*, gay, maritxu, butch… Te quiero con pluma o sin ella, con barba o sin ella, tu, aquella que escapas de la dicotomía de mujer-hombre. Son muchos y diversos los cuerpos, también las identidades. Para que consigamos que las identidades sean más dinámicas; luchas y reivindicas los cuerpos como identidad personal y también los reivindicas como sujeto político,. Es por ello que te quiero, LIBRE.

  • Te quiero tan extraña como especial. Es rara, especial… son palabras que suelo oír con desprecio. ¿Rara? Por romper con las reglas, por no cumplir con un mandado sexual concreto, por acostarse con compañeras del mismo sexo, por ser trans*, por llevar falda teniendo genitales masculinos… y a mí… me gusta esta rara y especial… te quiero libre.

  • Te quiero porque eres diferente. Somos únicas, irreemplazables e irrepetibles. Somos cuerpos plurales: gordas, flacas, delgadas, peludas, anchas, altas, bajas, arrugadas, oji-azules, marrones… ¡amo a todas ellas y las quiero libres! ¡Os quiero libres!

 

Euskal Herriko Bilgune Feminista

En Euskal Herria, a 14 de junio de 2017


Atxikita ikus ditzakezu, baita, Euskal Herriko txoko desberdinetan egindako mobilizazio eta ekimenen bideotxo eta argazkiak.

 

ETIKETAK

Elkarbanatu!