Duintasuna: Euskal Herriko emakumeon ahotsa

Emaraun aldizkarirako Duintasuna elkartetik egin diguten testutxoa irakur dezakezu jarraian.


A continuación podrás leer un pequeño artículo que escribió el colectivo Duintasuna para nuestra revista Emaraun

Euskal Herriko adineko emakumeok ere ozen zabaltzen dugu geure ahotsa

DUINTASUN ELKARTEA, Gipuzkoako gizon eta emakume pentsiodun eta jubilatuok osatzen dugun plataforma da, eta geure helburu nagusien artean, gizon-emakume pentsiodunak zahartzaroa modu duinez bizitzea da, behar pertsonal, ekonomiko eta sozialak kontu hartuz, batez ere zahartzaroa eskasian ez bizitzeko. Urte askoren buruan, horrenbeste lan egin ostean, behar horiek guztiak kontuan izatea gure eskubidea badela pentsatzen dugu, horretarako borrokatzen dugu eta, bidenabar, lan egiten, eskubide hau bermatzeko.

DUINTASUNAn gizon-emakumeen aldarrikapenak bateratuak dira, bat egiten dugu, halere, hasieratik, emakumeok garbi izan dugu geure eta gizonezkoen egoera ez dela bertsua. Gure bizitzaren aldi desberdinetan gertatu den bezala, gizonezkoekin konparatuz, emakumeok eskasia eta bereizkeria egoera larriagoan aritu izan gara. Hargatik, DUINTASUNA osatzen dugun emakume-taldeok elkarrekin bat egiteko eta genero egoeraren aurrean elkarrekin lan egiteko beharra izan dugu, batez ere emakumezkoen arazoak bestelako ildo batetik aztertzeko eta kontuan izateko.

Emakume eta feministak bezala, bi ildo nagusiei ematen diegu garrantzia: batetik, jardute feminista gure elkartearen barruan, jarrera, zein zeharkako jokabide sexistak ekidituz; gure idazki zein batzarretan erabili beharreko lengoaiari arreta jarriz; kopuruz gizonezkoak baino gutxiago bagara ere, zuzendaritza-taldean, hala nola lan-taldeetan parekotasuna kontuan har dadin saiatzen gara. Honen bidez, gure elkartearen egunerokotasunean berdintasunezko eta errespetuzko giroa lortzen ari gara.

Bestetik, gure aldarrikapenak emakume zein gizonezkoetan nola eragiten duten aztertzen dugu. Horrela, bizitzan, garai honetan bereziki, emakumeok jasaten dugun desoreka ekonomiko eta soziala garai honetan nola larriagotzen den antzematen dugu, pobreziak, neurri batean, emakume aurpegia izanez, eta batez ere, adineko emakumearen aurpegia.

Adineko emakumeok eskastasun egoeran aurkitzen gara, miseria handiko pentsioak kobratuz, sarri 600€tara iristen ez direlarik, edota askotan pentsio publiko bat ordaintzetik baztertuak dira batez ere familiako adineko pertsonak zein txikienak zaindu eta mantentzea lantzat hartzen ez delako. Pentsio baxuak aldikako lanen emaitza baino ez dira, gaizki ordainduriko lanak, ogibide eta maila eskasekoak, non emakumeek eginiko lanak horren balioztatuak ez diren, eta emakumeek ondorio makurrok pairatzen dituzten.

Ez dezagun menpekotasunaren rola ahaz, gizarte patriarkalak mundo guziko milioika emakumeoi egokitu diguna, eta emakumeok jasaten dugun genero indarkeria, adineko emakume askok isilpean, bereziki.

Euskal Herria egoera honetatik ez da libro. Eusko Jaurlaritzak argitaraturiko azkenengo txostenetako batean, 65 urte baino gehiago duten adineko pertsonen indarkeriaren berri ematen zaigu Araban, Gipuzkoan zein Bizkaian. Tratu txar hauek familiaren eremuan gertatzen direla dio txostenak, bikoteek, seme-alabek zein zaintzaileek adino pertsonei jasanarazitakoak. Datu publikoak dira, baina beldur gara egoera hori baino gaitzago ez ote den jasaten ari direna. Emakume asko isilpean sufritzen ari gara, ahotsa altxatzeko beldurrez, babesgabe. Emakume horiek ez gaude datu ofizialetan.

DUINTASUNA elkarteko gizon-emakumeok emakumeen indarkeria zein bereizkeriaren aurka borrokatzeko konpromezu sendoa dugu, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta-n jasotzen den bezala, geu ere partaide garenak. Ondo dakigu gizarte aske batean, gizon-emakumeok eskubide zein betebeharrez gozatuko dugula, aberatastasunaren bidezko banaketa egongo da eta indarkeria matxista ez da menderatzeko bitartekoa izango.

Guk hemen idatzirikoa adineko emakume feministek zehazturiko programa baten zati baino ez da, bidegabekeriarik gabeko gizarte berdin baten alde borrokatzen eta lan egiten jarraituko dugu.

GORA BORROKA FEMINISTA!!!

 

DUINTASUNA ELKARTEA

2017ko maiatzaren 15ean

Emaraun aldizkarirako idatzitako artikulua


Las mujeres mayores de Euskal Herria también alzamos nuestra voz

La asociación DUINTASUNA ELKARTEA de jubiladas y pensionistas de Gipuzkoa somos una plataforma compuesta por mujeres y hombres que reivindicamos vivir una vejez con dignidad, que cubra las necesidades personales, económicas y sociales y nos permita disfrutar de esta etapa de la vida sin precariedad. Tras muchos años de trabajo, creemos que es nuestro derecho y por ello trabajamos y luchamos.En Duintasuna las reivindicaciones de mujeres y hombres son comunes, sin embargo, desde el inicio de nuestra andadura las mujeres hemos sido conscientes de que nuestra situación no es la misma. Como en casi todas las etapas de nuestra vida, al hacernos mayores, la mayoría de las mujeres nos encontramos en un situación de discriminación y precariedad mucho más agudizada que la de los hombres. Por ello las mujeres que componemos Duintasuna vemos la necesidad de juntarnos para poder analizar desde una perspectiva de género nuestro trabajo como asociación y nuestra problemática específica.

Como mujeres y feministas, nuestras reflexiones nos llevan a enfocar el trabajo en dos direcciones: Por un lado la práctica feminista desde dentro de la asociación, de manera que intentamos que no haya actitudes ni sesgos sexistas; cuidamos el lenguaje que empleamos en nuestras asambleas y escritos; intentamos que, a pesar de ser menos en cuanto a número que los compañeros, haya paridad de representación en los órganos directivos y en los grupos de trabajo. Con ello estamos logrando que haya un clima de respeto e igualdad en nuestro día a día como asociación. Por otro lado, analizamos cómo afectan de manera desigual nuestras reivindicaciones en hombres y mujeres. Así, la situación de desigualdad económica y social que padecemos las mujeres en nuestras vidas se agudiza en esta etapa, haciendo que la pobreza tenga cara de mujer, y sobre todo cara de mujer mayor.

Las mujeres mayores nos encontramos en situación de gran precariedad, con pensiones de miseria que en la mayoría de los casos no llegan a los 600 euros, o excluidas del acceso de una pensión pública como consecuencia de no considerar trabajo el empleado en el cuidado y sostenimiento de las personas mayores y menores de la familia. Las bajas pensiones son el resultado de los trabajos a tiempo parcial no deseados por nosotras, de los salarios inferiores por trabajar en las profesiones y categorías peor remuneradas, de la consideración inferior del valor del trabajo realizado por las mujeres, en fin, por una división secular del trabajo, en la que las mujeres nos llevamos la peor parte.

No olvidamos el rol de subordinación, que de forma estructural nos asigna el patriarcado a millones de mujeres en todo el mundo y la violencia de género que sufrimos, de forma todavía callada, las mujeres mayores. Euskal Herria no escapa de esta situación. En uno de los últimos informes del Gobierno Vasco, se habla de casi 10.000 mujeres mayores de 65 años que estamos sufriendo malos tratos en Araba, Gipuzkoa y Bizkaia. Se habla también de que la mayoría de esos malos tratos se producen en el entorno familiar de manos de nuestras parejas, hijos e hijas, o por las personas cuidadoras. Son datos públicos, pero nos tememos que realidad los supera con creces. Muchas mujeres estamos sufriendo en silencio, sin atrevernos todavía a alzar la voz, indefensas. Esas mujeres no estamos en los datos oficiales.

Las mujeres y hombres de DUINTASUNA tenemos el compromiso de trabajar contra todo tipo de discriminación y violencia contra las mujeres, como queda reflejado en la Carta de los Derechos Sociales de Euskal Herria de la cual formamos parte. Sabemos que solamente en una sociedad libre, las mujeres y los hombres gozaremos de derechos y deberes, existirá un reparto equitativo de la riqueza y la violencia machista dejará de ser un instrumento de dominación.

Lo expuesto aquí es parte de nuestro programa como mujeres mayores feministas, seguiremos trabajando y luchando por una sociedad en igualdad, y contra todo tipo de injusticia.

GORA BORROKA FEMINISTA!!!

 

DUINTASUNA ELKARTEA

15 de mayo del 2017

Articulo para la revista Emaraun

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA