Santurtzik, hortzak erakutsi

Iazko azaroan, mugimendu feministako bi kide identifikatu zituen Santurtziko udaltzaingoak eta orarin gutxi isuna jaso dute, indarkeria sexistari erantzuteko pintadak egiteagatik. Pintadak egitea "ekintza larria" omen da eta garesti atera ahal zaigu. Emakumeak erasotzea, aldiz, doakoa dela dirudi. Baina, isunak isun, kriminalizazioak kriminalizazio, gu ez gara isilduko!


Egoera honen aurrean ekimen desberdinak burutu ditu Santurtziko Mugimendu Feministak. Behean irakur dezakezu bere irakurketa:

ERASOEN AURREAN GUK HORTZAK ERAKUTSI!!!

Ezagun dugu, emakumeok biolentzia sistematikoki pairatzen dugula, etengabe, eta era berean indarkeria matxistaren aurpegirik ankerrenarekin esnatzen garela behin eta berriz, emakume bat erailtzen duten bakoitzean.

 

Iazko azaroan, Santurtziko emakume feminista talde kopurutsu bat Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren karietara elkartu eta azken hilabeetan jazotako indarkeria kasuen bilketari ekin zion.

 

Zaila da kolpeak eta odola kuantifikatzea, baina mahaigaineratutako datuek egoeraren larritasuna agerian utzi zuten: 6 emakume erail Euskal Herrian, emakumeen kontrako hainbat eraso gurean bertan, eta jakin badakigu ia egunero emakumeren batek Emakumearen udal Zerbitzura jotzen duela indarkeriarekin zerikusia duen egoeraren batekin.

 

Erantzuna hortaz, ezinbestekoa zen, premiazkoa, zilegia, eta lanari ekin genion: kartelak, pankartak, eta biolentzia matxistaren aurkako mezuekin batera margotutako emakume erailen siluetak, alternatiba gisa autodefentsa feminista aldarrikatuz.

 

Margoketak burutzen ari ginela udaltzaingoa agertu eta 2 emakume indentifikatu zituen. 4 hilabeteren ostean haietako batek espediente zigortzaile baten jakinarazpena jaso zuen, burututako ekintza “oso larritzat” joaz, eta 1500 eta 3000 euro arteko isuna jasoko zuela jakinaraziz.

 

Zein da bada “ekintza larria”? Emakumeok aski dela esatea? Erantzutea? Geure buruak antolatzea? Egunero pairatzen dugun biolentzia eta erailketen aurrean erreakzionatzea? Larria ez al da martxoaren 8an bere adierazpen instituzionalean hitzez hitz “pausu bat aurrera eman, biolentziaren aurka agertu eta berdintasunaren aldeko konpromisoak hartzera” animatzen duen Udal batek ondoren konpromiso hori bera ekintza bandalikotzat hartu eta erantzuna kriminalizatzea, neurriz kanpoko isuna ezarrita?

 

Guk ez daukagu egunkaririk, ez dugu udal aldizkaririk ez eta irrati edota telebistarik. Guk pairatzen dugun biolentzia sistematikoa kalean salatu behar dugu, eta kalea nazkatuta gaudela esateko bide legitimoa dela uste dugu, bizirik nahi ditugulako geure buruak, eta ez dugu etsiko erasotzen, iraintzen, gutxiesten, jazartzen gaituzten artean.

 

Ezin daiteke defendatzen dena pertsegitu: hori bai larria; ezin daiteke kriminalizatu indarkeria matxista salatzera bere burua behartua ikusi eta nahikoa dela aldarrikatzera kalera ateratzen denean; ezin daiteke hain larria den egoera baten aurrean emandako erantzuna zigortu.

 

Ez da margoketak egitea gustuko dugunik, baina jakin ezazue ez garela isilduko, indarkeria matxistari aurre egiten segiko dugula horretarako eskura ditugun baliabide guztiak erabiliz. Sentitzen dugu, Udala gobernatzen duen alderdi politikoaren kasua den bezala, hormak garbi nahiago izatea, eta halako margoketek horrenbeste enbarazu egitea, baina guk gurean jarraituko dugu herria emakumeon odolaz zikin segitzen duen artean: hortxe egongo gara, alerta egoera etengabean bizi garela salatuz, erasotzen gaituztela, erailtzen, eta honen guztiaren aurrean ez garela isilik geratuko.

GORA BORROKA FEMINISTA

 


 

ERASOEN AURREAN GUK HORTZAK ERAKUTSI!!!

Que las mujeres sufrimos violencia de manera continuada y sistemática es un hecho, y que la manifestación más cruel de esta violencia machista, es decir, el asesinato, nos despierta un día sí y otro no, es la cruda realidad que vivimos.

 

En noviembre del año pasado un numeroso grupo de mujeres feministas de Santurtzi nos reunimos para preparar el Día Internacional contra la violencia hacia las Mujeres, y nuestra primera labor fue hacer un recopilatorio de lo que habían supuesto en cuanto a violencia los meses anteriores.

 

Es difícil cuantificar golpes y sangre, pero los datos que psimos encima de la mesa daban cuenta de lo macabro de la situación: 6 mujeres asesinadas en Euskal Herria, diversos casos de agresiones a mujeres del pueblo y la certeza de que prácticamente a diario alguna mujer acude al Servicio de la Mujer municipal con casos relacionados con la violencia.

 

La respuesta era necesaria, urgente, legítima y nos pusimos manos a la obra. Carteles, pancartas, y pintadas con siluetas simulando a las mujeres asesinadas junto a lemas en contra de la violencia machista y presentando como alternativa la autodefensa feminista.

 

Durante la realización de estas pintadas aparece la policía municipal que identifica a 2 mujeres, y 4 meses después 1 de ellas recibe una notificación de un expediente sancionador en el que se le notifica que la acción que ha realizado es un hecho calificado como “muy grave” y que se le va a imponer una multa de entre 1500 y 3000 euros.

 

¿Cuál es el “hecho grave”? ¿Qué las mujeres digamos ni una muerta más? ¿Que respondamos, que nos organicemos, que reaccionemos ante los asesinatos y la violencia cotidiana? Lo grave no es que un ayuntamiento que en sus declaraciones institucionales del 8 de marzo insta a las mujeres textualmente “a que demos un paso más, a mostrarnos contra la violencia, que nos invita a adoptar compromisos personales y colectivos a favor de la igualdad” criminalice después este compromiso calificándolo como acto vandálico e imponga multas desorbitadas?

 

Nosotras no tenemos periódicos, no tenemos revistas municipales, no tenemos acceso a la radio o la televisión. Nosotras tenemos que denunciar la violencia sistemática que sufrimos en la calle y la calles es un medio que consideramos legítimo para decir que estamos hartas, que nos queremos vivas, y que no vamos a parar mientras nos agredan, nos insulten, nos menosprecien, nos acosen…

 

No se puede perseguir a quien se defiende; eso sí que es grave. No se puede criminalizar a quien se ve en la obligación de salir a la calle a decir basta ya de violencia machista. No se puede multar la respuesta a una situación tan sangrante.

 

A ninguna nos agrada tener que hacer pintadas, pero sabed que no nos vamos a quedar calladas y que vamos a seguir haciendo frente a la violencia machista con todos los medios que estén a nuestro alcance. Sentimos si como es el caso del partido que gobierna este municipio os molesta no tener las paredes limpias, pero mientras este pueblo esté manchado con sangre de mujeres no vamos a descansar: ahí estaremos, denunciando que vivimos en continuo estado de alerta, que nos agreden, que nos asesinan y que no nos vamos a callar.

GORA BORROKA FEMINISTA

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA