Emakumerik gabe, bakerik ez

Iturria: Berria

Emagune ekimeneko kide batzuek idatzitako iritzi artikulu interesgarria.

"Orain dela hiru urte hasi ginen ikuspegi ideologiko eta eremu desberdinetako emakumeak biltzen Emagune ekimenean. Batzuk unibertsitatetik gentozen, beste batzuk bakearen aldeko mugimendutik edo lankidetza mundutik, asko mugimendu feministan era batean zein bestean ibilitakoak. Guztiok helburu komuna genuen: ETAk armak utzi ondoren euskal jendartean sortutako egoera berriaren inguruan hausnartzea eta emakume gisa gure ekarpenak egitea.

Oso esperientzia ezberdinak genituen, baina guztiok aitortzen genuen gatazka politiko-armatuaren ondorioak jasan ditugula. Gatazkak gure bizitza, harreman pertsonal eta sozialak eta geure identitatea bera ere baldintzatu dituela, nahiz eta gatazkarekiko harremanak askotarikoak izan: emakume batzuek sentitu dute gatazkak alderik alde zeharkatu dituela zuzenean; beste batzuek, aldiz, zeharka eragiten diela uste dute.

Norberaren esperientzia eta bizipenetatik hasi ginen eztabaidatzen zer zen guretzat «euskal gatazka». Eta ondorio komuna izan zen ez dagoela euskal gatazka singularrean; are gehiago, «euskal gatazka» deritzonak itzalpean utzi dituela indarkeria sortzen duten beste hainbat egoera, hala nola genero desberdintasunek, arrakala sozioekonomiko eta laboralek, erlijio, identitate eta hizkuntza inposizioek eta kultura eta arraza bereizkeriek eragindakoak.

(...)"

Klikatu hemen osorik irakurtzeko

ETIKETAK

Elkarbanatu!