Kontzertu klandestinoa eraso sexisten aurka

Argazkia: Argia

---

Kontzertu klandestinoa egin zuen Mugimendu Feministak, Durangon, bertako "Fran Garate, Alderdi Popularreko zinegotzia, sexu-erasoak egotzita atxilotua izan eta gaur egun, oraindik ere, Udalean jarraitzen duelako".

Programa politikoetan berdintasuna sutsuki aldarrikatu eta eraso matxisten kontra udal kanpainak dinamizatzen dituzten horiek, irmoki adierazitakoak bete ordez, isilik geratzen dira. Fran Garate, Durangoko Alderdi Popularreko zinegotzia, sexu-erasoak egotzita atxilotua izan zen eta gaur egun, oraindik ere, Udalean jarraitzen du. Non daude emakumeon eskubideak? Non daude hainbeste aldarrikatutako indarkeria sexistaren aurkako jarrerak?


Badira hilabete batzuk , mugimendu feministako kideok eta aliatuak egoera hau salatzen hasi ginela. Gertakizun honen harira, birritan hurbildu gara plenora bere kargua utz dezan exijituz. Bi mozio ezberdinetan Udal gobernuari eskatu zaio arduraz jokatzeko; lehenengoan, dimisioa eskatuz eta bigarrenean, liberazioa kentzea aldarrikatuz. Hau da, finean, beraien programa politikoetan esandakoa betetzea eskatuz. Zoritxarrez ez da horrela izan eta gobernua osatzen duten bi alderdiek, EAJ-PSE, muzin egin diote herritarren errebindikazioei.


Gauzak horrela, herritarrok batu eta entzungor aritu den udal gobernuari kantatu diogu, gobernu taldearen aurrean desobedientzia jarrera hartuz kontzertua emanez.

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA