Topaketak - Jarraipen-kronika eta argazkiak

600 emakume* inguru batu ginen larunbatean Berriozarren, Emakume* Abertzaleon VII. Topaketa Feministen baitako egun osoko egitarauko jarduera desberdinetan.

Eguna, Boteretze Feministaren inguruko mahainguru potente batekin hasi genuen, Mendialdea eskolan. Ekimen hau formatu berezian antolatu genuen, asanblada itxura emanez eta entzule eta hizlariak nahastuz bai oholtzan baita beheko eserlekuetan ere, publikoa eta hizlarien arteko amildegia apurtzen saiatuz. Hitzartzeei zegokienez ere, ahalik eta ahots gehienei luzatu genien mikrofonoa botoretze feministaren inguruan ahal den hausnarketa kolektibo, osatu eta anitzena lortzeko nahian. Horretarako, beraz, gonbidatu genituen Marta Luxan, Amaia Zufia, Izaskun Garcia, Iratxe Retolaza, Sandra Barrenetxea, Ainhoa Narbaiza, Edur Epelde, Silvia Rugamas, Riosby Fernández, Arantza Santesteban, Josune Ortiz, Mauge Cañada eta Saioa Iraola. Azken honek, Bilgune Feministaren izenean egin zuen hitz eta aurretik hitz egindako kideek botatakoa borobilduz eta eurek aipatutakoa kontuan hartuz.

Goiz osoan zehar izan dugu gurekin ere, Miren Aranguren, aurkezle eta moderatzaile lanetan Euskal Herrira egin zuen bisita aprobetxatuta, Graça Samo-ren hitzartze txikiaz gozatzeko parada ere izan genuen. Graça, Emakumeen Mundu Martxako Idazkari Nagusia da eta besteak beste, deskolonializazio prozesuaren garrantziaz aritu zitzaigun, horrek borroka feministaren baitan daukan garrantzia azpimarratuz.

Bertako elikagaitekin egindako bazkariaren ostean abiatu ginen, giro onean herriko txoko desberdinetara, bertan, tailer desberdinak egiteko aukera eduki genuelarik. Boteretzea landu genuen oraingoan, hortaz, militantziatik, on-line, lelo berritzaileetatik, identitate desberdinetatik, sormenetik, saretik eta batez ere, gorputzetik.

Kale okupazioa baliatu genuen musika jaialdi feministarantz ailegatzeko, Ilargi parkean. Bertan, Drumkoprters, Prosodia, Humus eta La Basu-ren emanaldiez gozatu eta ostean, Zulo Alai elkartera igo ginen DJ Ramses eta DJ Ira-ren musikaz gorputzak astintzera. Baina lehenango, eta indar bat bagarela argi gera zedin, ekitaldi emozionantea baliatu genuen, kolaborazio eta emanaldi desberdinak bildu zituenak: Musika, trapezioak eta telak, umorea, dantza kolektiboa, diskurtso feminista eta irri asko!

Klikatu hemen eguneko argazkiak ikusteko (datozen egunotan igoko ditugu gehiago)

 


HAINBAT HEDABIDETAN EGIN DIZKIGUTEN ERREPORTAI ETA ELKARRIZKETAK

 

Idatzizkoak

 

Klitto! agerkariko mahainguruko laburpena

Topatu orriko mahainguruko laburpen eta argazkiak

Berria egunkariko jarraipena

Berria egunkariko aurretiko albistea

Gara egunkariko jarraipena

Gara - Gaur8 gehigarriko aurretiko erreportaia

Tolosaldeko Ataria Topaketen kokapena: Trantsiziora bidean

 

Iritzi artikuluak

Pikara aldizkarian:  Begoña Zabala González - Todo el poder para las feministas

Topatu webgunean: Ernai antolakundea - Botereari eta boteretzeari bueltaka

Berria egunkarian: Maddi Ane Txoperena Iribarren - Botereaz

 

Entzunezkoak

Info7 irratiko mahaingurua: Bilgune Feministako 3 belaunaldi

Euskadi Irratiko mahaingurua Bilgune Feministako 3 kiderekin

Euskal Irratiak irratietako Topaketei buruzko saioa

Arrosa irrati sareko Topaketen balorazioa

Irati irratiko Topaketei buruzko saioa

Hala Bedi irratiko Topaketei buruzko mahaingurua

Hala Bedi irratiko Topaketei buruzko elkarrizketa (gazteleraz)

 

Ikusentzunezkoak

Etb1 - Iraitz Agirreri elkarrizketa

Hamaika telebista - Albistegia: Topaketetako mahaingurua

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA