Kontzertu klandestinoa zaintza duintzeko

Argazkiak: Laida Zabala - Argia

 

ERRESIDENTZIETAKO LANGILEEKIN ELKARTASUNAEZ EMAKUMEON KONTZERTU KLANDESTINOA BILBON!

Maiatzaren 4an, Bizkaiko Mugimendu Feministatik "kontzertu klandestinoa" egin genuen Bilboko Olinpia Egoitzan, erresidentzietako langileekin elkartasunez. Kontzertua oso ondo atera zen arren, erresidentziako zuzendariak Ertzaintza deitu eta, kanpoan geundela HDH taldeko bi musikarie identifikatu zituzten.

Erresidentzietako langileek urtebete daramate borrokan, inbisibilizaturik eta baloratu gabe dagoen esparru batean, greba egun asko egin dituztela tartean.

Zaintza lanak ez omen dira produktiboak sistema honentzako eta lan feminizatuak izaten dira maiz, jendartearen rol banaketan horixe tokatu zitzaigulako emakumeoi. Baina, nork sostengatzen du bizitza? Hori ez al da garrantzizkoa? Lana feminizatzeak daukan ondorio zuzena da langile hauek de facto pairatzen duten prekarietatea, desbalorizazioa eta inbisibilizazioa.

Lan erreproduktiboak ez omen dira horren errentagarriak baina egia borobila eta agerikoa da Diputazioa kontu honekin egiten ari den negozioa, patronala diren enpresetatik dirua irabaziz, aitzakia merke eta egoeraren manipulazioa erabilita, emakumeak zuzenki iraintzen eta euren borroka erridikulizatzen saiatuz.

Hori guztia salatzeko eta Bizkaiko erresidentzien borrokari bultzada bat eman eta elkartasun keinu bat egiteko erabaki dugu, Mugimendu Feministatik kontzertu klandestino bat egitea.


BIZKAIKO MUGIMENDU FEMINISTAREN OHARRA, KONTZERTU KLADENSTINOAREN HARIRA:

Gu gara, ibiltzeko gai ez zaretenean zaintzen zaituztegunak eta ibili behar zenuten guztia ibilita daukazuenean ere zaintza horrekin jarraitzen dugunak. Zuen bizitzak sostengatzen ditugunak gara, momentu askotan bizirauteko behar dituzuenak gara. Prekarietatearen aurpegirik gordinena gara. Zuen bidegabeko sistema elikatzeko behar dituzuen horiek gara. Maneiazinak gara.

Langileak gara, ikasleak, langabetuak... Zuen amak gara, zuen alabak, zuen ahizpak... elkarri eskuak ematen diozkiogunak gara, batzen garenak eta elkartzen garenean, bat eta bakarra gara.

Sistema honek baimentzen dituen baliabide guztiak agortu dituztenen ahotsa isilarazten saiatu dira, inoiz eman behar ez zen egoera bat salatzeko. Borrokatzen duten emakumeen ahotsa klandestinitatera eramaten saiatu dira. Beraz, horrela erantzuten dugu guk ere klandestinoa den elkartasun kontzertu bat eginez; eta beste aukerarik utzi ez digutelako erabaki dugu horrela egitea.

---

Pincha aquí para leerlo en castellano


 

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA