M1, bandera moreak airean

MAIATZAREN BATEAN
BANDERA MOREAK AIREAN!!
-EHko Emakumeon Mundu Martxa-
Emakumeak ere langile klasea gara.

Emakumeok eskubidea dugu baldintza duin eta justuetako enplegu eta bizitzak izateko!
 

Zergatik aireratu bandera more eta feministak Maiatzaren 1ean?
• Hiritarron erdiak, hau da, emakumeak garelako bizitzaren iraunkortasuna bermatzeko ezinbestekoak diren lanak egiten ditugunak: zaintza lanak. Langile klasea mantentzeko ere ezinbestekoak diren lanak dira eta emakumeon gorputzengan bizitza sozial, laboral, pertsonal eta osasunean eragin zuzena dute.
• Emakumeok beti egin izan diogulako aurre prekarietateari, krisia baino lehenago, bitartean eta ondoren, eta baita murrizketen ondorioei ere. (Pobrezia eta prekarietateak emakume aurpegia du).
Lana sobera dugu, bizitza da falta duguna. Produkzioa erreprodukzioaren gainetik dago sistema heteropatriarkal kapitalista honetan. Produzitzea pertsonak eta gure buruak zaintzearen gainetik dago.
• Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxatik bat egiten dugu langile klaseak gure
herrian egun aurre egiten dieten borrokekin, baina argi dugu feminismoek jarritako
begirada, ahots eta norabideak ez baditugu kontutan hartzen, borroka hauek erdi
bidean geratuko direla. Batzen gaituena elkar aldentzen gaituena baino gehiago dela jakinik, gogorarazi nahi dugu:
• Amantalak kalera! Torloju, traktore eta ordenagailuekin batera!
• Bizitzaren iraunkortasunerako ezinbesteko lanak sozial, politiko eta ekonomikoki berbaloratu eta balioan jartzea.
• Gizon eta emakumeen artean zaintza eta etxeko lanen berbanaketa ekitatiboa eta berrantolaketa soziala exijitzen dugu!
• Soldatapeko etxeko lana erregularizatu eta gainontzeko lan sektoreekin parekatu!
Sindikalgintza eta eraldaketa erradikalak feministak izango dira edo ez dira izango!


Patriarkatua eta kapitala, alianza kriminala!
GORA BORROKA FEMINISTA! GORA EMAKUME LANGILEAK!

ETIKETAK

Elkarbanatu!