GIF lehiaketa abian da

GIF lehiaketa abiatu dugu, Emakume* Abertzaleon VII. Topaketa Feministen aitzakipean. Animatuko zara zure GIFa egiten? Erraz erraza da.

Zer da GIF bat?

GIF bat etengabean errepikatzen den irudi multzoa da, sekuentzia laburrak sortuz eta soinurik gabekoak. Bideo labur baten antzerako zerbait.

Nola egin dezaket nik GIF bat?

Programa asko dago eta modu desberdinak zure GIFa sortzeko. Baliteke zure segapotoan bat izatea konturatu barik! Bestela, hementxe dituzu bi programa: MakeaGif, IMGFlip

Egin dut bat baina kutre geratu zait. Ez dut bidaliko.

Ideia on bat nenbilen buruan baina gauzatu eta proiektatu dudanetik zerikusi izpirik ere ez du... Jakina ba! Ez gara profesionalak eta hau ez da Publisher saria! Baina... Ez al da dibertigarria izan? Gogoratu: Ez da kutrea, hasiberri baten sorkuntza da eta egite hutsa oso ausarta da, berez. Har ezazu hau, boteretze urrats txikia legez.

Ez zait lelo horrekin ezer bururatzen... (Indar bat gara gu)

Modu asko daude boteretzea eta indarra adierazteko. Adibidez, den dena ez da zertan errealista izan eta ez da zertan pertsonarik agertu. Horrez gain, gogoratu beti engantxa dezakezula lagunen bat eta elkarrekin ideia gehiago aterako zaizkizue!

Eta orain... nola bidali?

Bide desberdinak dituzu:

  1. Emailez bidali: komunikazioa@bilgunefeminista.eus helbidera
  2. Sareen bidez elkarbanatu: Twitterren @ehbfeminista eta Facebooken EH Bilgune Feminista (@bilgune.feminista) gara. Bila gaitzazu eta gure perfilean GIFaren lotura jarri

Ezin izan baduzu lortu edo bestelako zalantzarik baduzu, komunikazio@bilgunefeminista.eus helbidera idatziz jar zaitezke gurekin harremanetan eta guk lagunduko dizugu!

ETIKETAK

Elkarbanatu!