Ekonomia Foroaren ondorengoak

Mila esker Azpeitira hurbildu zineten guztioi eta baita foro hau posible egin duzuen guztioi ere. Guretzat oso pozgarria da 200 emakume feminista elkartu izana eta hainbestetan hitz egiten dugun bizitza erdigunera ekartzearen erronkari gogoz eta indarrez erantzuteagatik.

Beherago irakurri ahal izango dituzue, eguneko ondorioak euskaraz eta ondorioon laburpena gazteleraz.

Klikatu hemen eguneko irudiak ikusteko

Klikatu hemen Argia-n egindako erreportaia irakurri eta mahainguruko bideoa ikusteko. (Iturria: Estitxu Eizagirre - Argia).

Eguneko ondorioak

Ariketa kolektibo polita egin dugu sistema kapitalista neoliberal heteropatriarkalen diagnostikoaz harago gure bizitzetan gure egunerokoan nola eragiten digun konpartitzeko eta hor sortzen zaizkigun korapiloetatik, kartografiatik, aurrera begirako erronka, eztabaida eta lanak identifikatzeko. Partekatu ditugu ere, martxan dauden alternatiba eta erresistentziak: Amatasun eredu heteropatriarkaletatik atera nahi duten gurasoak, Denbora politikak, Gorputz anitzak (Fekooreko kideen eskutik), Auto-finantziazioa, Elikadura burujabetza, hirigintza,... baditugu mila motibo eta baditugu mila bide!

Egin dugun ariketa ausarta da, amaigabea; eta gaurkoan, aletxo bat jarri dugu Euskal Herriaren burujabetza feminista definitzeko eztabaida sozialari dagokionean.

Mundua aldatzen ari da. Kapitalismoaren berregituraketa baten aurrean gaude, esplotazioan, indarkerian eta eskubideen desjabetzean oinarritzen den ofentsiba neoliberalaren aurrean gaude. Gaurkoan ere argi ikusi dugu, ez garela ez bat ez bi ez hiru, aldaketa hau norabidetu nahi dugunak. Eta feminismotik hautu garbi bat egiten dugu aldaketa hau norabidetu eta trantsizio feminista hauspotzeko.

Honek eskatzen digu, batetik, bizitzak erdigunera ekartzeko hausnarketa kolektiboak eta proposamen zehatzak garatzen joatea, baina bestetik ezin dugu beste alde batera begiratu urgentziazko eta muturreko prekarizazio egoerak bizi ditugunean, batez ere emakumeok. Feminismotik horiei ere erantzun behar diegu kolektiboki eta norbanako gisa gure eguneroko jarrera eta erabakien neurriak hartu behar ditugu.

Bizitzak erdigunera ekartzeko erronka honetan norantza berdinean doazen proposamenak behar ditugu baina bideak, geldiuneak, erritmoak eta pausoak anitzak izango diren arren, argi dugu ibilbide hau elkarrekin egingo dugula, borroka anitzak bat eginda.

Hausnarketa kolektibo bat behar dugulako, horrelako une eta guneak sortzea beharrezkoa da: gure bizitzak egituratzen dituzten kategoriak berdefinitzeko, berrasmatzeko, adibidez bizitza, zaintza, familia, elkarbizitza.... horiek nola berrantolatuko genituzkeen adostu eta guzti horiek ahalbidetzeko beharrezko proposamenak egin eremu guztietan, espazio intimoetatik lege arauetara. Azken honi lotuta, gaurkoan atera dira hainbat ideia:

  • Zerbitzu publikoak areagotu eta duindu.

  • Zaintza lan esklabuarekin amaitu.

  • Klausula sozialak sortzea administrazioetan

  • Esparru kolektiboak ehuntzea

  • Lurraldean sustraituta dauden proposamen ekonomiak egitea

  • Gure beharrak asebetetzeko merkaturako dugun joera aldatzeko baldintzak sortzea

  • Babes sareak sendotu eta aitortzea jendartean zein instituzioetan.

  • Gure bizimoduak eraldatzeko konpromisoarekin jarraitzea.

Elkarrekin ekiteko, analisiak egiteko, gure bizitzak eraldatzeko, prekarizazio egoerei aurre egiteko, beste modu batetan harremantzeko eta elkar babesteko, alternatibak sortzeko etab.... ezinbestean behar dugu denbora, bizi denbora. Hau da, orlojuaren tiraniatik askatu eta kalitatezko denborarako baldintzak sortzea, hori ere baita bizitza erdigunean jartzea.

Lortuko dugu. Erronka handia da. Baina zorionez buru gogorrak ere bagara. Pixkanaka, elkarrekin, egiten duguna aitortuz, eta elkarren artean saretuta, kapitalismoaren haitza feminismotik arrakalatzen ari gara. Hamaika alternatiba eta erresistentzia eraikitzen ari gara. Borroka feminista antikapitalista dugu bidea.

Gora borroka feminista!

Martxoak 25, Azpeitia

 

//////////////

 

Resumen de las conclusiones del foro:

1- El mero hecho de juntarnos 200 mujeres, diversas y de muy diferentes perfiles (distintas culturas, edades, situaciones...) para pensar sobre el cambio en Euskal Herria desde una perspectiva feminista ya es en sí mismo una gran apuesta que antepone la vida ante el capital.

2- Vivimos una transición. Es por eso que debemos indagar sobre las características que queremos fomentar de cara a asentar las bases para construir el futuro que deseamos. Además de esto, debemos responder a las situaciones mas urgentes como lo son los recortes, la situación de esclabitud que viven muchas empleadas del hogar, etc.

3- En este momento de cambio, no consideramos una única propuesta y tenemos en cuenta diferentes caminos y fórmulas.

4- Nos encontramos ante la necesidad de redefinir algunos terminos que el actual sistema capitalista ha transformado o desvirtualizado. Es indispensable repensar y concretar conceptos como por ejemplo, el bienestar, la vida, la familia... para poder ponerlos en el centro.

5- Las teorías y los análisis feministas están bien pero además de eso, necesitamos también, herramientas para poder llevar a cabo dicho cambio. Necesitamos cambiar los modelos de consumo, ciertas normativas institucionales, dignificar los transportes públicos... y que este cambio sea pensado para todas las personas, pertenezcan al colectivo que pertenezcan.

6- Seguiremos trabajando juntas y en red porque direccionar este cambio está en nuestra mano. Es por ello que optamos por el feminismo anticapitalista.

ETIKETAK

Elkarbanatu!