MasturbAKZIOA

Iturria: Prest! Deustualdeko aldizkaria

Beherago irakur dezakezu, Maitane Muñoz, Bilgune Feministako kideak, masturbazioari buruz egindako hausnarketa, Prest! aldizkariko, otsaileko kolaborazioan.

Gaurkoan lerro hauek plazerra aldarrikatzeko erabili nahi ditut. Plazerra, bizitza, ferekak, emozioak aktibatzeko garaia heldu da. Jendarte zoro honetan gai tabu gehiegi, muga gehiegi, aurreiritzi gehiegi, beldur gehiegi ditugu eta era berean AKZIO gutxiegi daukagu egunerokotasunean.

Disfrutatzeko momentua heldu da, AKZIOrako momentua heldu da, masturbAKZIOAren momentua heldu da!

Korrika eta presaka ibiltzen gara egunero, ezertarako denborarik ez daukagula; ez sentitzeko tarterik, ezta gogoz bizitzeko denborarik. Korrika gosaltzen dugu, azaleko besarkadak ematen ditugu, plazerra dosi txikietan eta... presaka... Nahikoa da! Gelditzeko eta disfrutatzeko momentua noizbait heldu behar da.

Bizitza gogoz eta samurtasunez bizi beharko genuke. Masturbazioa plazerrerako ekintza bezala ulertuta, masturbAKZIOA plazerrez bizitzeko hautua izan nahi du, masrturbAKZIOA plazerraren aldeko aldarrikapena da. Bakarrik edo lagunduta; kalean edo etxean; ... desioa piztu, plazerra bizi, bizitza sentitu.

MasturbAKTU zaitez!

Sakatu hemen aldizkaria osorik irakurtzeko

ETIKETAK

Elkarbanatu!