Autobus laranja hori, transfobikoa da

Ez darama lelorik. Ez darama sinadurarik. Laranja da. Hori da dena. Ez darama ezer, asko izan direlako puntu desberdinetan, kalera atera diren herritarrak eta handia izan delako hasiera batean zeramatzan lelo transfobikoen aurkako presioa. Ez darama lelorik baina autobusa paseatzen dutenak "mutilek zakila dute, neskek alua" mezua zeramaten berdinak dira eta mezu eta ideia transfobikoak ekartzera etorri dira. Lortu dugu leloak ezabatzea. Hurrengo geltokia? Transfobia ezabatzea!

Gaur goizean sartu da autobusa, protesta artean, Iruñeara eta diruedienez, Gasteizeranzko bidea hartu du oraingoan. Adi, beraz, egon daitezkeen deialdietara.

Lehenengo geldialdia egin du Zuastiko zerbitzu gunean. Bertatik, Guardia Zibilak lagunduta atera da, herritar askok busa gelditzea lortu ondoren. Iruñeako legebiltzarrera abiatu da geroago eta hemen herri erantzun oraindik masiboagoa aurkitu du. Polizien artean atera da oraingoan ere, lehenago, pertsona bat zauritu duelarik.

Adi! Datozen deialdietara!

#StopTransfobia

ETIKETAK

Elkarbanatu!