Nekane Txapartegiren egoera Suitzar Parlamentuan

Nekane Txapartegiren egoeraren inguruan galdegin dute Suitzar Parlamentuan birritan

Pasaden martxoaren 8an Carlo Sommaruga, suitzako alderdi sozialistako parlamentariak idatzizko galdera aurkeztu zion Suitzako Kontseilu Federalaren Justizia eta Polizia sailari Nekane Txapartegiren egoeraren inguruan. Galderan jasotzen den moduan, Txapartegi 2016ko apirilaren 6tik dago atxilotua Suitzan, Espainiak eskaturiko extradizio agindua betetzearen zain. Galderak Guardia Zibilak 1999ean 26 urte zituela atxilotu eta torturatu zuela gehitzen du.

Suitzako gobernuak iragan martxoaren 13an erantzun zuen, kasuaren berezitasunak eta salaturiko oinarrizko eskubideen bortxaketa larria dela eta prozedurak tarte luzea hartu duela onartuz. Justizia Bulego Federalak tortura salaketa atentzio handiz aztertzen dabilela dio gobernuak eta erabakia goiz ailegatu beharko litzatekela gehitzen du.

Galdera eta erantzuna ikusteko klikatu hemen

Martxoak 8an bertan Berdeen taldeko Denis de la Reussillek parlamentariak espianiar poliziak 2015ko Urtarrilean Nekaneri egindako jarraipenen inguruan beste galdera bat sartu zuen parlamentuan, gai honen inguruan oraindik ez da erantzunik jaso. Galdera hemen ikus dezakezu.

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA