Emakumeak borrokaren lehen lerrora

ELA sindikatuak kaleratu du Nagore Uriartek zuzenduriko "Emakumeak borrokaren lehen lerrora"- "Mujeres en primera línea de lucha" erreportaia, memoria historikoaren ariketa bat egin eta emakumeon borroka desberdinak  aitortzeaz gain,  hausnarketarako ematen duena.

 

 

 

Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Egunerako dokumental berezia prestatu du ELA sindikatuak, “Emakumeak borrokaren lehen lerrora” izenburupean. Nolako papera jokatu dute emakumeek ustez gizonenak baino ez ziren borroketan? Gaur egun emakumeak borrokaren lehen lerroan ikusteak zer suposatu du emakumeentzat? Nolako eragina du horrek jendarte osoaren imajinarioan? Sindikalgintza eta feminismoa bakoitza bere aldetik ulertu daiteke ala borroka beraren oinarrizko elementuak dira? Euskaldunako gatazkatik Bizkaiko erresidentzietara, galdera hauei erantzuna ematen saiatu gara. Soraya Garcia (Bizkaiko erresidentziak); Nahia Fernandez (eskumaldeko Industria eta Eraikuntza Federazioko ELAko arduraduna); Maialen Aranburu (Gipuzkoako Irakaskuntza arduraduna) eta Begoña Gutierrez eta Andrea Gutierrez Euskaldunako gatazka bizi izandakoak.

ELA ha emitido hoy, 8 de Marzo el documental “Mujeres en primera línea de lucha”. ¿Cuál ha sido el papel desempeñado por las mujeres en las luchas que eran aparentemente sólo de hombres? ¿Qué ha supuesto que las mujeres estén en la primera línea de lucha? ¿Qué ha cambiado en el imaginario colectivo? ¿Pueden entenderse el sindicalismo y el feminismo por separado? Desde el conflicto del Euskalduna, pasando por las Residencias de Bizkaia, hemos analizado el modelo sindical. Hemos contado para ello con Soraya Garcia (residencias de Bizkaia); Begoña Gutiérrez y Andrea Gutiérrez quienes vivieron de cerca el conflicto del Euskalduna y Nahia Fernandez (responsable de la Federación Industria eta Eraikuntza en Eskumaldea y Maialen Aranburu (responsable de Irakaskuntza en Gipuzkoa)

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA