Elkartasuna Guatemalarekin

ELKARTASUN INTERANZIONALISTA ETA FEMINISTA

Euskal Herria-Guatemala

#Guatedeluto #Fueelestado

Jada 43 gazte hil dituzte, iragan asteazkenean, Hogar Seguro Virgen de la Asunción

zentroan, (Guatemala) piztutako sugarrek.

Tratu txarrak, maitasun eta janari falta, gaixotasunak, sexu indarkeria... eguneroko

errealitatea ziren bertan bizi ziren gazteentzat. Bortizkeria egoera horren aurrean,

matxinatu eta martxoaren 7an berrogei neska gazte zentrotik alde egiten saiatu ziren,

baina ez zuten lortu eta gainera, zigortu egin zituzten. Gela itxi batean giltzapetu zituzten,

janaririk gabe, asistentzia medikurik gabe eta garbitzeko aukerarik gabe utzi zituzten.

Patriarkatuaren, misoginiaren eta guztiz bortitza den estatu basakeria honen aurrean,

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxatik gure elkartasuna eta babesa adierazten

diegu eraildako emakumeen senideei, lagunei eta euren komunitate afektibo osoari. Eta

eskatzen diogu Guatemalako Estatuari basakeria honen ardura har dezan eta gertatutako

argitzeko informazioa eskuragarri jar dezan.

 

ADI MOBILIZAZIOETARA!!!

Deskargatu, beherago, Guatemalako kideek eraso honen aurrean egindako irakurketa (gazteleraz)

 

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA