Sagardotegi denboraldia irauliz, sagar moreak prest

Sagar moreak izeneko sarea sortu da, sagardotegi garaia iraultzeko prest! Beherago ikus dezakezu beraien irakurketa.

Sagardotegi denboraldia irauliz, sagar moreak prest!   

Sagardotegi denboraldia iritsi da gure herrira. Hernaniko kaleak, tabernak eta plazak festaz eta sagardozaleez bete dira. Giro bikaina izan zitekeen hori benetan erasoz beteriko eremua da; izan ere, normaltzat hartzen diren eraso sexista ugari eta anitzak gertatzen dira etengabean (lizunkeriak, ukitzeak, belarri-janak, etab).

Indarkeria matxistaz ari gara. Sistema hetero-patriarkalaren oinarria eta sostengua den eta emakumeon askatasuna mugatzea zein kontrolatzea jo puntu duen indarkeria bera. Eta gu nazkatuak gaude! Emakumeok eta feministok sagardotegi garaia gustukoa dugu, festa ere bai, eta gure herriko kaleetan gauez nahiz egunez lasai eta aske bizi nahi dugu!

Eta argi dugu. Erasotzaileei aurre egingo diegu, jarrera matxista guztiak salatuko ditugu eta emakumeon arteko sarea sustatuz eta autodefentsa feministari ekinez askeak izango gara.

Erasotzaileak, babosoak, maromoak, nazkanteak… Hernanin ez duzue lekurik, ez zarete ongi etorriak eta aurrean izango gaituzue!

Sagardotegietara eta Hernaniko jai girora zatozten emakume feminista guztiei dei egiten dizuegu saretu gaitezen eta denon artean erantzun dezagun sagardotegi denboraldi aske eta sano baten alde! Aldarrikapena kalean egon dadin, aurten ere, hainbat ekintza antolatu ditugu. Batu zaitezte sagar moreen ekintzetara:

  • Otsailaren 25ean, Martxoaren 18an eta Apirilaren 22an…

…. 12.00tan Plaza Berrin mahai informatiboa eta 12.30etan kalekintza Plaza Berritik hasita.

  • Apirilaren 22an Emakumeon txotx afari pototentea…

.... 19.00tan kalekintza eta ondoren, 21.00tan afari beganoa

 

Sagar moreak (Hernaniko txotx denboraldiko asanblada feminista)

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA