Emazteek Diote-ren ageria Etxarriko Kolektiboaren sostenguz

Etxarri "gaztelu elgart" delakoan  integrista katolikoek  Mutiko eskola bat ideki dute eta hontasun hori amikuzeko hautetsi batzuk saldu diote.

Larunbatean "etxarrikolektibo" elkarteak manifestaldi bat deitua zen: salmenta nahi du hautsi eta posble da!!!

400 jende baziren, giro oso onean.

Emazteek Diote-ren ageria Etxarriko Kolektiboaren sostenguz.

He, arropa beltz luzeekilako jaunak, beltz, zuek iragartzen daukuzuen etorkizunaren irudikoa, jakin zazue hedatzen eta erakasten ditutzuen zuen ideia fundamenlisten kontra borrokatuko dugula!

Jendekina eta gisakoa bezalakoak agertzen zirezte jende aintzinean. Baina horren gibelean ze gordetzen duzue?

Zein baloreetan oinarritzen da zuen erakaskuntza?

Mutikoak eta neskak bereixiz eskolan, zerk bultzatzen zaituztete ?

Neskeei zer erakasten duzue ? Eta mutikoei zer erakusten duzue ?

Neskeei ama familiako ona izaiten, senharra obeditzen, zuen tokia familian da eta ez antisorgailurik, ez aborturik. Hori da erakusten diozutena ?

Eta mutikoei, erraiten diozute familiako buru izan behar dutela, etxean beraiek dutela nagusi izan behar, emaztea eta haurrak heien menpeko… eta beharba abstinenzia ere proposatzen diozute?!

Baina, ez dugu gehiago gibelerat joan nahi!

Gu, Emazteek, borroka luzeen bidez, eskubideak lortu ditugu eta beti jarraitzen dugu borrokan berdintasun gehiagoren erdiesteko emazte eta gizonen artean. Ikus 2014-eko agorrilaren 4-eko legea, emazte-gizonen arteko berdintasun legea.

Jakinzazue ere gero ta gizon gehiago eskubideen berdintasunaren alde direla, gero ta gehiago gizonek eguneroko lan edo eginkizunak partekatzen dituztela, aitek maite dutela beren haurretaz arduratzea, xatarra aldatze, jolaste eta beste.

Ez ditugu onartzen zuen metodoak.

Biztanle eta hautetsiak gomitatzen ditugu begien idekitzera eta erne egoitea zuen ibilimolde kolonialisten aintzinean, ibilmolde ez hain inuxentak!

Etxarriko gune hau, izan da luzaz lan tresna xoragarri bat Euskal Herri barnekaldearen biziarazteko. Eta zonbat emazte ez dira formaturik ateratu, beren independentzia horrela zainduz!

Gune honi indar berri bat eman deizaogun!

ONTASUN PUBLIKO hau nola AFMR-eko Administrazio kontseiluko kide batzuek merke saldu duten fermuki salatzen dugu!

Sostengatzen ditugu salmenta honen 6 biktimak: 6 langile kanporatuak, hauetan 4 emazte!

Etxarriko Kolektiboaren sostenga dezagun!

emazteek-diote@wanadoo.fr

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA