Abortatzeko eskubidea paperik ez dutenentzat ere

Iturria: Iñaki Berastegi - Berria

Argazkia: Jagoba Manterola / Argazki Press

 

Abortatzeko eskubidea paperik gabekoei ere bermatzeko eskatu dute Iruñean.

SOS Arrazakeriak, Abortatzeko Eskubidearen Aldeko Nafarroako Batzordeak, Auto elkarteak eta Munduko Medikuak erakundeak sinatu dute eskaera.

Nafarroako Osasun Arreta Unibertsala bermatzeko, Espainiako Gobernua oztopoak jartzen ari dela salatu dute agiriaren sinatzaileek: "Nafarroako autogobernuan eta osasun arloan eskumenak murrizten ari da". Izan ere, Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi zituen Nafarroako Osasun Arreta Unibertsala ziurtatzen duen 8/2013 Foru Legearen zenbait aritukulu. Maite Arraiza Nafarroako Abortatzeko Eskubideen Aldeko Batzordeko kideak eta Beatriz Villahizan SOS Arrazakeriako kideak irakurri dute manifestua.

Klikatu hemen osorik irakurtzeko

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA